Ezti mota bat da. Denek ez dezakete hartu. Gehienezko kopuru bat gomendatzen dute. Polenarekiko alergia dutenei ez zaie komeni. ONA ERLEENTZAT, BAINA EZINBESTEKOA EZ GIZAKIONTZAT Erleek sortzen duten elikagai horri era guztietako onurak egozten zaizkio, baina ez dago ebidentzia zientifiko sendorik hori babesteko. HORIEK GUZTIAK ERRAZ ETA MERKEAGO LOR DAITEZKE DIETA OREKATUAREKIN. ERREGINA JELEA Egia edo gezurra Ezti mota bat da. Ez duzu asmatu, baieztapen hori okerra da Erregina jelea substantzia azidoa da, krematsua, zuri horixka eta zapore mikatzekoa. Erle langile gazteek jariatzen dute, eta erreginaren elikagaia izaten da bizitza osoan, baita larba guztiena ere hirugarren eguna arte. Eztia, berriz, substantzia jariakorra eta likatsua da, zapore gozokoa eta usain atseginekoa, eta erleek beraiek egiten dute, landareek sortzen dituzten substantzietatik eta loreen nektarretik abiatuta. Erle langileak eta erlamandoak elikatzeko balio du. Baina desberdintasun nagusia nutrizio balioan dago. Nahiz eta osaera aldatu egin daitekeen bilketa eremuaren, aroaren edo larben adinaren arabera, erregina jelea, oro har, honela osatuta dago: ura (%50 - %70), proteina (%9 - %18), azukrea (%7 - %18), gantza (%3 - %8) eta mineralak (%0,8 - %3). Gainera, bitaminen hondarrak, fenolak eta aminoazidoak ere izaten ditu. Eztiaren osaera, berriz, honako hau izaten da: azukreak %75-%80 artean, ura %17,5 eta proteina 0,4. Ezti mota bat da. Asmatu duzu, baieztapen hori okerra da Erregina jelea substantzia azidoa da, krematsua, zuri horixka eta zapore mikatzekoa. Erle langile gazteek jariatzen dute, eta erreginaren elikagaia izaten da bizitza osoan, baita larba guztiena ere hirugarren eguna arte. Eztia, berriz, substantzia jariakorra eta likatsua da, zapore gozokoa eta usain atseginekoa, eta erleek beraiek egiten dute, landareek sortzen dituzten substantzietatik eta loreen nektarretik abiatuta. Erle langileak eta erlamandoak elikatzeko balio du. Baina desberdintasun nagusia nutrizio balioan dago. Nahiz eta osaera aldatu egin daitekeen bilketa eremuaren, aroaren edo larben adinaren arabera, erregina jelea, oro har, honela osatuta dago: ura (%50 - %70), proteina (%9 - %18), azukrea (%7 - %18), gantza (%3 - %8) eta mineralak (%0,8 - %3). Gainera, bitaminen hondarrak, fenolak eta aminoazidoak ere izaten ditu. Eztiaren osaera, berriz, honako hau izaten da: azukreak %75-%80 artean, ura %17,5 eta proteina 0,4. Gehienezko kopuru bat gomendatzen dute. Asmatu duzu, baieztapen hori zuzena da Erregina jele fresko edo puruaren kantitate gomendatua arroz ale baten tamainako zati bat da. Gehigarri gisa saltzeko, laborategiek nahasi egiten dute eztiurarekin (ura eta eztia), ur destilatuarekin edo beste diluitzaile batekin, eta, ondoren, produktua ontziratu egiten dute anpulu edangarrietan edo injektagarrietan. Gehigarri gisa, egunean gehienez 500 mg hartzea komeni da 15-20 egunez jarraian. Ez gehiago. Gehienezko kopuru bat gomendatzen dute. Ez duzu asmatu, baieztapen hori zuzena da Erregina jele fresko edo puruaren kantitate gomendatua arroz ale baten tamainako zati bat da. Gehigarri gisa saltzeko, laborategiek nahasi egiten dute eztiurarekin (ura eta eztia), ur destilatuarekin edo beste diluitzaile batekin, eta, ondoren, produktua ontziratu egiten dute anpulu edangarrietan edo injektagarrietan. Gehigarri gisa, egunean gehienez 500 mg hartzea komeni da 15-20 egunez jarraian. Ez gehiago. Denek ez dezakete hartu. Asmatu duzu, baieztapen hori zuzena da Ez da gomendagarria antikoagulatzaileak hartzen direnean, hala nola azenokumarola (Sintrom-en printzipio aktiboa da), ezta hipertentsioa tratatzeko botikak hartzen ari garenean ere, botika horiekin interakzioan jardun baitezake. Baina, batez ere, kontu handia izan behar dute Addison-en gaixotasuna duten pertsonek. Giltzurrun gaineko guruinetako patologia bat da, eta immunitate sistemarekin lotuta dago. Erregina jeleak kalte egiten die guruin horiei (gaixotasunak kalteturik egoten dira lehendik), eta horrek okertu egin ditzake sintomak. Denek ez dezakete hartu. Ez duzu asmatu, baieztapen hori zuzena da Ez da gomendagarria antikoagulatzaileak hartzen direnean, hala nola azenokumarola (Sintrom-en printzipio aktiboa da), ezta hipertentsioa tratatzeko botikak hartzen ari garenean ere, botika horiekin interakzioan jardun baitezake. Baina, batez ere, kontu handia izan behar dute Addison-en gaixotasuna duten pertsonek. Giltzurrun gaineko guruinetako patologia bat da, eta immunitate sistemarekin lotuta dago. Erregina jeleak kalte egiten die guruin horiei (gaixotasunak kalteturik egoten dira lehendik), eta horrek okertu egin ditzake sintomak. Polenarekiko alergia dutenei ez zaie komeni. Asmatu duzu, baieztapen hori zuzena da Erregina jelearen bi proteina nagusiek sentiberatasun pixka bat eragin diezaiekete polenarekiko alergia duten pertsonei, baita eztiak eta erleek sortutako produktu guztiek ere. Ez da segurua erreakzio bat eragingo dienik, baina hobe da zuhurrak izatea eta medikuari galdetzea hartu aurretik. Era berean, zenbait erreakzio alergiko ikusi dira asma, errinitisa edo konjuntibitis alergikoa duten pertsonengan erregina jelea duten produktuak hartu ondoren. Polenarekiko alergia dutenei ez zaie komeni. Ez duzu asmatu, baieztapen hori zuzena da Erregina jelearen bi proteina nagusiek sentiberatasun pixka bat eragin diezaiekete polenarekiko alergia duten pertsonei, baita eztiak eta erleek sortutako produktu guztiek ere. Ez da segurua erreakzio bat eragingo dienik, baina hobe da zuhurrak izatea eta medikuari galdetzea hartu aurretik. Era berean, zenbait erreakzio alergiko ikusi dira asma, errinitisa edo konjuntibitis alergikoa duten pertsonengan erregina jelea duten produktuak hartu ondoren.