mailako prebentziokoa da (duela gutxi argitaratu da The Lancet aldizkarian), eta bihotz-hodietako arazoren bat izan duten pertsonekin egin zen. Horietako lehenengoan, bi eratako dieta mediterraneo alderatu zituzten: bata, oliba olio birjina estra eta fruitu lehorrak dituena, eta, bestea, gantz gutxikoa. Frogatu zen, nahiz eta biak osasungarriak izan, olioa zeramana hobea dela bihotz-hodietako arazoei aurrea hartzeko orduan. Bigarren azterlanean, oliba olio birjina estraz hornitutako dieta eta gantz gutxiko dieta konparatu ziren —egunaren buruan hartzen diren kalorien %30 baino gutxiago ziren gantzek emanak—, eta hor ere egiaztatu zen lehen aukerak nabarmen murrizten zuela patologia horiek izan zituzten gaixoetan gaitza berriz agertzeko arriskua. Oso ikerketa zientifiko zorrotz, zehatz eta berrien ondorioak dira. Hala izanik, zergatik jartzen dute amerikarrek DASH dieta mediterraneoaren gainetik? Dash dieta mediterraneokoaren aurretik? DASH dieta eta mediterraneoa oso antzekoak dira, baina desberdintasun bakarra da lehenengoak mugatu egiten dituela sodio askoko elikagaiak eta gantz gutxiko esnekiak; Bihotz-hodietako osasun onaizateak, gaixotasunik ezaez ezik, bizimodu osasungarriaizatea ere esan nahi du.