“Argi utzi behar da dieta mediterraneoan inoiz ez dela ardoa nahitaez sartzen. Elikadura eredu horrek ez du horretara bultzatzen, eta, gainera, ez da sustatu behar haren kontsumoa bihotz-hodietarako prebentzio neurri gisa, ez baitago frogatuta onuragarria denik. Beste kontu bat da pertsona batzuek, beren kulturagatik, ohiturengatik edo edatea gustatzen zaielako, noizean behin kopa bat hartu nahi izatea”, azaldu du Anguitak. Dieta arraintarianoa eta arrautzak edo esnekiak onartzen dituen dieta begetarianoa ere sailkapenaren gorengo mailan ageri dira. Bigarren maila Dieta beganoak eta gantz gutxikoak Amerikako sailkapenak osasungarritzat jotzen ditu, baina dieta beganoak eta gantz gutxikoak ez dira aurrekoak bezain onak bihotzarentzat. Bihotzaren Ameriketako Elkarteak bere arrazoiak eman ditu. Lehenengoa oso murriztailea da, eta bigarrena, kaloria gutxi dituenez, gerta daiteke osasungarriak ez diren karbohidratoekin (irin finduekin) ordezkatzea hartzen ez diren gantzak (baita onak ere). Dieta beganoari dagokionez, merkatuan elikagai aukera asko dago, baina oso prozesatuak dira. Hori da, hain zuzen ere, AEBetako adituek elikadura mota horri ikusten dioten arrisku handiena, eta makromantenugaietan eta mikromantenugaietan urritasunak jasateko arriskua ere bai (bereziki, B12 bitaminarena) . 32. orrialdean jarraitzen du