funtzioan eta forman nahasmendu desberdinak dituztelako”, laburbiltzen du. Izaera eta tenperamentua: osagai genetikoa. “Elikadura arloko jokabidearen nahasmendua duten pertsonek antsietate eta beldur gehiago izaten dute, saihestu egiten dituzte egoera estresagarriak eta gaitasun txikia erakusten dute epe luzeko planak egiteko”, azaldu du adituak. “Gainera, anorexia duten pertsonek jarraitu egiten dute berean, eta ondorio kaltegarriak izan arren, eutsi egiten diete jokabide horiei; bulimia dutenek, berriz, oldarkortasun handia izaten dute”, azaldu du Marina Diaz psikiatrak. Ikerketen arabera, nortasunari dagozkion ezaugarriak modulatuz gero, nahasmendu horien sintomak hobetu egiten dira. Eta, hor, funtsezkoa da ulertzea norberaren izaera aurrekoengandik oinordetzan hartutako zerbait dela eta, beraz, badirela oinarri genetikoak nahasmendu horiek agertzeko. “Zaurgarritasun genetiko eta hereditario horretan oinarrituta, nahasmendua agerrarazten duten faktoreek agertu behar dute. Baina, era berean, izaerari dagokionez, serotoninaren eginkizuna aztertzen ari dira; serotonina nerbio sistema zentraleko Elikadura Prozesu neketsua da. Pazienteek gutxienez bost urtez egon behar dute tratamenduan, baina atera daiteke, bizitza guztiz normala eraman daiteke”.