•Irin kantitatea. Alde nabarmenak daude osagai horren proportzioan: Mission zerealak eta haziak izenekoak, adibidez, %55 dauka gari irina, eta Santa María delakoak %72. Berez, gari irinaren proportzioa ahalik eta handiena izatea komeni da, gainerako osagaiek, olioak izan ezik, garrantzi txikia baitute nutrizioaren, gastronomiaren eta merkataritzaren ikuspegitik. Gainerako osagaietan, izan ere, ura izaten da ugariena. Irin gehien duten produktuen artean, honako hauek daude: Santa María (%72), Old El Paso Wraps osokoak (%68), Rapiditas (%67,7) eta Mexifoods osokoak (%64). Beste muturrean, Mission zerealak eta haziak (%55), Eroski (%56) eta Mission originala daude (%57). Bi produktuk ez dute legea betetzen, ez baitute adierazten gari irina zenbateko proportzioan duten: Old El Paso gari talotxoak eta Zanuy. Informazio hori nahitaezkoa da (1169/2011 Araudia), hainbat arrazoirengatik: garia elikagaiaren izenean ageri da, funtsezkoa da produktu horiek definitzeko eta, gainera, Old El Paso etxekoak ontziaren aurreko aldean nabarmentzen du letra handiz. Ba al dute bestelako zerealik? Garia da aztertu ditugun produktu guztiak egiteko erabiltzen den zereal bakarra, Mission zereal eta haziak izenekoan izan ezik: liho marroi eta horiaren haziak ditu (%0,9), artatxiki haziak Osasungarriak al dira? Osasungarriak al dira? Talotxoen osaera bakarka hartuz gero, besterik kontuan hartu gabe, pentsa dezakegu gehienak ez liratekeela oso gomendagarritzat joko. Horietako askotan osagai nagusia gari irin findua da, batzuek gatz gehiegi dute eta, oro har, elikagai interesgarri gutxi. Gauzak hobera egiten du osoko irina eta gatz gutxi dutenak hautatzen baditugu. Baina, edonola ere, benetan garrantzitsua da zer testuingurutan kontsumitzen ditugun: imajina dezakegun bezala, ez da gauza bera talotxo horiek esne-gainarekin eta txokolatearekin jateko erabiltzea, edo elikagai osasungarriak laguntzeko erabiltzea (lekaleak, barazkiak, berdurak....). Hain zuzen ere, oso moldakorrak dira, eta, beraz, badute lekua dieta osasungarri baten barnean. Horrek ez du esan nahi nutrizio ekarpena hutsaren hurrengoa dutenik: ez dezagun ahaztu, adibidez, gatz edo kaloria dezente ematen dutela. Jarraitu irakurtzen