Edozein ezaugarri fisikotan edo nortasun arlokoetan bezala, gaitasun handien atzean ere oinarri genetiko bat dago. “Normalean, gaitasun handiko haur bat duten familietan, gurasoak ere oso adimentsuak izaten dira, edo familian adimen handiko norbait izaten da”, dio Sanz Chaconek. Esther Secanilla Psikologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik eta GIHan aditua, eta haren aburuz, oinarri genetiko horrek ez du esan nahi haur horien talentua mundu guztiak ikusten duenik, ezta hezkuntza arloan edo lan munduan arrakastatsuak izango direnik ere: “Potentziala hor dago, eta, lagun eginez gero, estimulatu, ulertu, landu eta onartzen bada, haur horiek nahi duten helburuetara irits daitezke eta nabarmendu egin daitezke”. “Adingabeakisolatu egindaitezke edoikaskideekhurazirikatzekojoera hardezakete”.