2050ean, munduan 153 milioi pertsonak dementzia izango dutela kalkulatzen da. Ebidentzia zientifikoak lotu egiten ditu atmosferako kutsatzaileen eraginpean luzaro egotea eta gaixotasun neurodegeneratiboen arriskua eta prebalentzia handitzea. gunean 10.000 eta 12.000 litro aire hartzen eta kanporatzen dugu bizirik irauteko. Arnasa hartzen dugunean, ez gara jabetzen airea kutsatzen duten mikropartikulen eraginpean gaudela etengabe. Hirietako kutsatzaileak gizakiaren etsai isilak dira, biriketako eta bihotz-hodietako osasunari kalte egiteaz gain, estuki lotuta daudelako gaixotasun neurodegeneratiboetan eragiten duen neurohanturarekin (dementzia, alzheimerra, parkinsona, esklerosi anizkoitza edo ELA alboko esklerosi amiotrofikoa). Azken urteotan, ebidentzia zientifikoak ohartarazi du kutsadurak berekin dakarrela gaitasun intelektualak, gaitasun kognitiboa eta oroimena murriztea. Hau da, atmosfera oso kutsatuta duen hiri handi batean arnaste hutsagatik, arrisku handiagoa dugu estres oxidatiboa pairatzeko eta nerbio sistema zentralaren narritadura goiztiarra izateko. Ikerketa epidemiologikoek etorkizunean sor daitezkeen egoerez ere ohartarazten dute, eta ikusten da, biztanleriaren zahartzeak ez ezik, airearen poluzioak ere narritadura kognitiboa eragingo duela (goiztiarragoa eta pertsona gehiagori). Global Burden of