neurologikorako arriskutsuena den kutsatzailea materia partikulatua da (PM 2.5 eta PM 10), hau da, hauts-partikulak, kedarra, errautsak, zementua, hondakinak eta airean dauden metalak, 2,5 eta 10 mikroi bitarteko diametroa dutenak. Baita karbono monoxidoa (CO2), ozonoa (O3), nitrogeno dioxidoa (NO2) eta sufre dioxidoa ere (SO2). “Gehien kezkatzen gaituena ibilgailuen zirkulaziotik datozen kutsatzaileak dira, bai motorraren errekuntzatik bai balazta eta pneumatikoen higaduratik ere. Airean dauden partikulen artean, Espainian herritarrek batez beste arnasten dutenaren %30 inguru errepideko ibilgailuetatik datorrela kalkulatzen da. Balio mugatu batzuk daude egun eta urte bakoitzeko, neurtuak eta legez arautuak 2,5eko PMetarako eta10eko PMetarako. Baina 0,1 mikroi baino diametro txikiagoa duten partikulak ez daude araututa, eta errazago pasa daitezke odol emarira. Oraindik ikerketak egiten ari dira, bai haien mailei bai osasunean duten eraginari buruzkoak”, adierazi du Xavier Querolek, CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Ingurumen Diagnostikoaren eta Uraren Azterlanen Institutuko ikertzaileak. 2020an, EuropakoBatasuneko hirietanbizi diren biztanleen%96k partikulafinen kontzentraziohandiegiak etasegurutzat jotzenez direnak pairatuzituzten.