sasuna ahotik hasten dela esaten da, eta hala izango da. Askok sinesten ez duten arren, etorkizunean ondorioak izango dituzten osasun arazo larri askoren jatorria izan daiteke ahoa. Ahoari eragiten dion patologiarik ohikoenetakoa hortzen maloklusioak dira. Hau da, hortzen arteko lerrokadurarik eza, masailezurretako hezurren hazkuntzan gorabeherak izan direlako. Goiko eta beheko hortzak gaizki lerrokatuta daudenean, ez da berdin banatzen beheko eta goiko masailezurren presioa. Hortz-haginek ez dute ongi ukitzen elkar, edo ahoa ixtean ez dira ahokatzen, eta horrek ez dio eragiten hura jasaten duenaren estetikari bakarrik. Gaizki lerrokatuta dauden hortz batzuek bakterio plaka metatzen dutenez, arrisku handiagoa dute txantxarra, gingibitisa eta bestelako gaixotasun periodontalak izateko. Hozka egiteko, murtxikatzeko eta hitz egiteko ere Gaizki lerrokatuta dauden hortz batzuek txantxarra eta eritasun periodontala eragin ditzakete, baita murtxikatzeko arazoak eta matrailezurreko eta buruko mina ere. Arazoa haurtzaroan konpontzea ezinbestekoa da helduaroan osasuntsu egoteko. Estetika baino askoz gehiago