Bihotzaren etsaiak eta Espainiako Kardiologia Elkarteko kideak (SEC). Beraz, definizio horren arabera, bihotz-hodietako osasuna lortzera eramango lukeen dieta izango litzateke osasungarriena. Oliba olioaren balioa. Bihotzaren Amerikako Elkarteko adituen iritziz eta Espainiako kardiologoaren ustez, dieta mediterraneoa eta DASH delakoa dira multzo horretan sartzekoak. “Badakigu dieta mediterraneoa dela bihotz-hodien osasuna ongien sustatzen duena, halaxe baieztatu baitute azterketa askok, non dietak konparatu eta bihotz-hodietako arazoek —infartuek, iktusek, bihotz-heriotzek eta arazo koronarioek— horietako bakoitzean duten eragina behatu den”, dio Anguitak. Predimed azterlana eta CordioPrev izenekoa alderatu ondoren atera diren ondorioez ari da espezialista; lehen mailako prebentzio-azterketa bat da Predimed, eta gaixotasun koronariorik izan ez duten pertsonei egin zitzaien jarraipena; CordioPrev, berriz, bigarren Bihotz-hodietako osasun onaizateak, gaixotasunik ezaez ezik, bizimodu osasungarriaizatea ere esan nahi du. Keto dietak Paleo dietak Nutrizioa Keto dietak Dieta zetogenikoa izugarri zabaldu da famatuen artean eta sare sozialetan ere sekulako ospea lortu du; baina ez da uste bezain osasungarria. Are gehiago, oso karbohidrato gutxi hartzea (edo batere ez) eta gantz kopuru handiak kontsumitzea arriskutsua ere izan daiteke (animalia jatorriko proteinak hartzen dira dieta eredu horretan, eta, beraz, gantz saturatuak). Egia da azkar asko galtzen dela pisua, baina argi-ilunak dituzte, eta ondo interpretatzen ez bada, epe luzera arazotsua izan daiteke osasunerako. Halaxe adierazi zuen Vancouverreko Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Bihotz eta Biriketako Berrikuntza Zentroak egindako ikerketa batek (Kanada), zeinak zenbait pertsonaren odoleko kolesterol maila handiarekin lotu baitzuen keto dieta edo zetogenikoa. Azterketa aitzindari horrek erakutsi zuen paziente horiek bi aldiz arrisku handiagoa dutela bihotz-hodietako gorabeherak izateko: bularreko mina, arteria buxatuak, bihotzekoak eta garun-hodietako istripuak. Horregatik, keto dieta okerrenetakoa da gure bihotz-hodien osasunerako, Bihotzaren Ameriketako Elkarteak (AHA) ezarritako sailkapenaren arabera. Jarraitu irakurtzen Paleo dietak Dieta paleolitikoa, hau da, historiaurrean gure arbasoek jaten zuten bezala jatea —zerealak, lekaleak eta esnekiak saihestuz—, zerrendaren amaieran dago. Urte askoan profesional batzuek osasungarria dela esan duten arren, prozesatuta dagoen elikagai oro baztertu egiten duelako, orain dela gutxi Australiako ikertzaileek European Journal of Nutrition aldizkarian argitaratu dituzte beren ikerketen emaitzak, urte askoan bi pertsona talderen jarraipena egin ondoren: batzuek paleo dieta egiten zuten, eta beste batzuek, berriz, Australiako osasun erakundeek gomendatutako dieta (Mediterraneokoaren antzekoa). Bi taldeak alderatzean, ikusi zuten paleolitoko dietaren jarraitzaileek odolean maila handietan ageri zutela konposatu jakin bat, adituek bihotzeko eritasunekin lotzen dutena. Konposatu hori zerealik jaten ez duten pertsonetan agertzen da: trimetilamina N-oxidoa (TMAO). Bihotzaren Amerikako Elkarteko adituek ez dute ukatzen dieta horiek, pertsona osasuntsuek noizbehinka eta denbora labur batez eginez gero, onuragarriak direnik, lagundu egiten dutelako pisua galtzen eta indize gluzemikoa hobetzen, baina, epe luzera, arriskutsuak izan daitezke osasunerako. Jarraitu irakurtzen