Nutrizioa Zer dira zehazki? Iturria: Bihotzaren Ameriketako Elkartea, 2023. DIETA ZERTAN OINARRITZEN DA ZER ONARTZEN DU ZER MUGATZEN EDO DEBEKATZEN DU DASH Barazkiak, frutak, ale osoak, lekaleak, fruitu lehorrak eta gantz gutxiko esnekiak. Haragi gihartsuak eta hegaztiak, arraina eta olio ez-tropikalak (ez kokoa, ez palma, ez palmistea). Mugatu egiten ditu gantz saturatuak, sodioa, haragi koipetsuak, ale finduak, azukre erantsiak eta alkohola. Mediterraneoa Berdurak, frutak, ale osoak, lekaleak, fruitu lehorrak, hegaztiak, arrainak eta oliba olio birjina estra. Ardo beltza neurrian. Mugatu egiten ditu esnekiak, haragi gorria, edari azukredunak, opil industrialak, gozoak eta pastelak. Arraintarianoa Frutak, berdurak, ale osoak, lekaleak, fruitu lehorrak eta haziak. Arraina, itsaskia, esnekiak eta arrautzak. Azukre erantsiak, ale finduak, gantz solidoak eta alkohola. Galarazi egiten ditu haragia eta hegaztiak. Obolaktobege-tarianoa Berdurak, frutak, ale osoak, lekaleak eta fruitu lehorrak. Esnekiak eta/edo arrautzak Ale finduak, koipe solidoak eta alkohola. Galarazi egiten ditu haragi gorria, hegaztiak eta arraina. Beganoa Berdurak, frutak, ale osoak, lekaleak eta fruitu lehorrak. Mugatu egiten ditu azukre erantsiak, ale finduak, gantz solidoak eta alkohola. Galarazi egiten ditu haragi gorria, hegaztiak eta arraina. Gantz gutxikoa Berdurak, frutak, ale osoak eta lekaleak. Gantz gutxiko esnekiak, haragi giharra, hegaztiak eta arraina. Mugatu egiten ditu gantzak (eguneko kalorien %30 baino gutxiago izan behar dute), fruitu lehorrak, olioak, haragi koipetsua eta alkohola. Oso gantz gutxikoa Berdurak, frutak, ale osoak eta lekaleak. Mugatu egiten ditu gantzak (eguneko kalorien %10 baino gutxiago izan behar dute), sodioa, ale finduak eta alkohola. Galarazi egiten ditu fruitu lehorrak, haragiak, arraina, esnekiak eta arrautzak. Karbohidrato gutxikoa Barazkiak, frutak, fruitu lehorrak eta haziak, arraina eta itsaskia eta olio ez-tropikalak (ez kokoa, ez palma, ez palmistea). Mugatu egiten ditu karbohidratoak (eguneko kalorien %30-%40 baino gutxiago izan behar dute), baita aleak, lekaleak, esnekiak eta alkohola ere. Galarazi egiten ditu azukre erantsiak eta haragi koipetsua. Paleo Barazkiak, frutak, fruitu lehorrak, haragi giharra eta arraina. Arrautzak. Mugatu egiten du sodioa. Galarazi egiten ditu azukre erantsiak, aleak, lekaleak, olioak, esnekiak eta alkohola. Zetogenikoa Fruitu lehorrak, haragi gorria, hegaztiak, arraina, arrautzak, esneki osoak eta olioak. Almidoirik gabeko begetalak (hosto berdeko barazkiak) eta baiak. Mugatu egiten ditu karbohidratoak (eguneko kalorien %10 baino gutxiago izan behar dute), eta alkohola ere bai. Galarazi egiten ditu frutak (baiak izan ezik), aleak, lekaleak eta azukre erantsiak.