Nutrizionisten erantzunak,gauzak argiago Legamia gorriz hartzitutako arrozak lagundu egiten al du kolesterola mantentzen? Konposatu hori duten produktuek aurrerantzean ezingo dute propietate osasungarri hori adierazi, kontrako ondorioak baititu. Kakia jatea kaltegarria al da pertsona batzuentzat? Beste edozein fruta bezain gomendagarria da, eta bitaminak eta mineralak ematen dituelako nabarmentzen da. OREKAN Legamia gorriz hartzitutako arrozak lagundu egiten al du kolesterola mantentzen? Konposatu hori duten produktuek aurrerantzean ezingo dute propietate osasungarri hori adierazi, kontrako ondorioak baititu. Monascus purpureus legamia gorriarekin hartzitzen denean arroza, K monakolina sortzen du, lobastatinaren antzeko substantzia bat (kolesterol maila murrizteko sendagai gisa erabiltzen den printzipio aktiboa da lobastatina). Europako Batasunean onartuta zegoen adieraztea 10 mg K monakolina ematen duten produktuek lagundu egiten dutela kolesterol mailari eusten. Hala ere, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) berrikusi egin du ebidentzia zientifikoa, eta aurkitu du K monakolinak, kantitate txikitan bada ere, lobastatinaren ondorio kaltegarri berberak dituela: gihar- eta gibel-nahasmenduak, zeinak larriak izan baitaitezke emakume haurdunentzat eta adineko pertsonentzat. Hori dela eta, elikagaiek izan dezaketen monakolina kopurua mugatu egin da, eta gehienez ere 3 mg har daitezke egunean. Hori bateraezina da orain arteko adierazpenarekin, non esaten zen odoleko kolesterolari eusteko egunero 10 mg kontsumitzea komeni zela; beraz, adierazpen hori ezin izango da erabiltzen jarraitu. Jarraitu irakurtzen Kakia jatea kaltegarria al da pertsona batzuentzat? Beste edozein fruta bezain gomendagarria da, eta bitaminak eta mineralak ematen dituelako nabarmentzen da. Nahiz eta on-line dauden iturri batzuetan gisa horretako oharrak agertu, herritar guztiek jan dezakete. Kakia beste edozein fruta bezain gomendagarria da, eta C bitamina eta A bitaminaren aitzindariak dituelako nabarmentzen da (kolore bereizgarria ematen dioten pigmentu karotenoideak). Azukre asko duen arren —pisuaren %15 inguru—, osorik eta murtxikatuz jaten bada, ez da mugarik ezartzen, azukre horiek berezkotzat hartzen baitira eta diabetesa duten pertsonek ere har ditzakete; intsulina-dosia jaten dutenaren arabera egokitu behar dutenek, berriz, kontuan hartu beharko dute ezaugarri hori, gainerako karbohidratoekin egiten duten bezala. Fruktosa asko izaten du eta, beraz, azukre horrekiko intolerantzia duten gaixoetan kontrolatu egin behar da. Potasioa zaindu behar duten pertsonek, giltzurrun gutxiegitasuna dutenek bezala, mineral horren iturritzat hartu behar dute, baina kopuruz gutxien daukan frutetako bat da: kakiak 171 mg ematen ditu 100 gramo bakoitzeko, eta bananak 350 mg. Jarraitu irakurtzen