Osagai nagusia. Aztertu ditugun talotxo guztietan, gari irina da osagai nagusia. Dena den, garrantzitsua da bi alderdi kontuan hartzea: • Irin mota. Osoko irinei eman behar zaie lehentasuna, eta ez finduei. Lehenengoak ale osoen bidez lortzen dira, eta, beraz, zati guztiak dituzte (zahia, hozia eta endospermoa); finduak, berriz, zerealaren endospermoa erabiliz baino ez dira lortzen. Horrek esan nahi du osoko irinek osaera hobea dutela eta aberatsagoak direla mantenugaietan (bitaminak, mineralak, gantz azidoak Zein dira hobeak, gariz edo artoz eginak? Zein dira hobeak, gariz edo artoz eginak? Gida honetan gari irinez egindako talotxoak aztertu ditugu, baina dendetan beste batzuk ere aurki ditzakegu, beste zereal batzuekin eginak, batez ere arto irinarekin. • Ezaugarriak. Artozko talotxoek ez dute glutenik; konposatu hori gari irinez egindakoek izaten dute, eta propietate biskoelastikoak ematen dizkie oreei. Artozkoak ez dira hain elastikoak, lehorragoak dira eta ahulagoak. • Nutrizio osaera. Bietan karbohidratoak dira nagusi, batez ere almidoia, kasu batean gariarena eta bestean artoarena. Nutrizioaren ikuspegitik, azken horiek oliorik gabe egiten dira, eta, beraz, gantz gutxiago dute (%2 inguru artozkoek eta %7 inguru garizkoek). • Prezioa. Artozkoak garestiagoak izaten dira. Hori deigarria da, gehienetan zereal hori garia baino merkeagoa delako eta, gainera, prestatzeko ez delako oliorik erabiltzen. Elaborazio prozesuan dago horren arrazoia: artoarena garestiagoa izaten da egosi egin behar izaten delako urarekin eta karearekin. Glutenik gabeko dieta egin beharra badugu, artozko talotxoak aukeratu beharko ditugu. Jarraitu irakurtzen