Heziketa asmatu egiten dute beren seme-alabek gaitasun handiak dituztela esaten dutenean. Nekez okertzen dira”, azaldu du Carmen Sanz Chaconek, Supergaitasunean eta Gaitasun Handietan espezializatuta dagoen psikologo klinikoak eta El Mundo del Superdotado Fundazioko zuzendariak. Adituaren arabera, supergaitasun kontzeptua erabili ohi da adimen-koefizientea 130ekoa edo hortik gorakoa duen jendearentzat eta hezkuntza-arreta berezia behar duen norbaitentzat. Gaitasun handiak terminoa askoz ere zabalagoa da. Rosabel Rodriguez Balear Uharteetako Unibertsitatean aritzen da, Gaitasun Intelektual Handiei Laguntzeko Programaren zuzendari lanetan (sortzailea ere bera da), eta haren esanetan, gaitasun intelektual handien kontzeptua (GIH) zenbait profil kognitibori erreferentzia egiteko erabiltzen da; besteak beste, supergaitasuna, esparru jakinetako talentuak —matematika eta hizkuntza—, goiztiartasuna... Kalkuluen arabera, gaitasun handien prebalentzia %7 eta %10 bitartekoa da biztanleen artean, eta supergaitasuna %2 inguruan ibiliko da. “Adingabeakisolatu egindaitezke edoikaskideekhurazirikatzekojoera hardezakete”. Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak Gaitasun intelektual handiko haurren %90 ez ditu identifikatzen eskola sistemak, eta akats horren zatirik okerrena neskek pairatzen dute. Carmen Sanz Chaconen arabera, gaitasun handiko hiru neska identifikatzen dira zazpi mutil bakoitzeko. “Neskak hobeto ezkutatzen dira, ez dute hainbeste arazo sortzen, gehiago disimulatzen dute, eskolara eta ikaskideengana hobeto egokitzen saiatzen dira. Eta, gainera, oro har, emakumeoi iruditzen zaigu ez garela garen bezain adimentsuak, gizonei ez bezala”, adierazi du Supergaitasunean eta Gaitasun Handietan espezializatutako psikologo klinikoak. Rosabel Rodriguezen arabera, gauzak okerrera egiten du nerabezaroan ere; izan ere, nesken kasuan presioa gehitzen zaio hainbat alderditan: itxura, edertasuna, emakume batentzat egokitzat jotzen den portaera... “Kontrajarri egiten dira feminitatea eta adimena. Oso atzerakoia dirudi, baina, funtsean, oraindik ere indarrean dago”, azaldu du.