NOLA SAIHESTU ARRISKUAK BLACK FRIDAY EGUNEKO EROSKETETAN Azaroko azken asteko eskaintzekin, biderkatu egiten dira on-line transakzioak, eta berdin bulkadek eragindako erosketak, ustekabeko gastuak edo inoiz iristen ez diren prwoduktuak agintzen dituzten eskaintza engainagarriak. Zenbait gomendio aintzat hartzeak lagundu egingo digu tranpa horietan ez erortzen. Azaroko azken ostiralean izaten da Black Friday edo “ostiral beltza”, Eguberrietako erosketa denboraldiaren hasiera adierazten duen hitzordua. On-line transakzioen maratoia izaten da, hainbat egunez luzatzen dena (astebete ere iraun dezake zenbaitetan). Black Friday-k deskontu erakargarrietara iristeko aukera ematen duen arren, handitu egin ditu engainuan erortzeko aukerak. Horregatik, erosi aurretik, nahi ditugun produktuen zerrenda sortzea komeni da, bulkadei erantzunez egiten diren erosketak saihesteko. Iragarritako deskontuak benetakoak direla egiaztatzea ere gomendatzen da. Saltoki batzuek puztu egiten dituzte prezioak, sustapenak hobeak direla pentsa dezagun. Horregatik, batzuetan, komenigarria izaten da erosketa atzeratzea eta abenduko edo urtarrileko beherapenen zain gelditzea, onuragarriagoa delako ekonomikoki. Saltzaileak nahitaez informazio zehatza eman behar du jatorrizko prezioari, beheratzeari eta deskontu portzentajeari buruz. Zenbait jarraibide errepasatuko ditugu, iruzurretatik babesteko eta, hartara, gezurrezko erosketak saihesteko, non produktua ez den inoiz iristen. Jarraitu irakurtzen