Nahasmenduak nerbio sisteman, arazo hormonalak, osagai genetikoak... Faktore asko izaten da elikadura arloko nahasmendu baten atzean. Ikerketa berriek arrazoi horiei guztiei heldu nahi diete, psikoterapia eraginkorragoa izan dadin eta paziente bakoitzari egokitua. spainiako Estatuan 400.000 pertsonak baino gehiagok dituzte elikadura arloko jokabideen nahasmenduak (EJN), eta emakumeak dira %90. Horientzat, erronka bat da egunero noiz, nola eta zer jan erabakitzea; izan ere, EJN bat buruko nahasmendu bat da, eta jokabide patologikoa sortzen du elikagaien aurrean, eta, batzuetan, pisua kontrolatzeko obsesio bat ere bai. Faktore askok eragiten dute, eta, nahiz eta egia den osagai soziokultural handia dagoela horietan, gero eta azterketa gehiago egiten dira haien