uela zenbait hamarkada agertu ziren gari talotxoak gure inguruan, janari mexikarraren eskutik, edo, hobeto esanda, tex-mex janariaren eskutik; lehenbizikoaren bilakaera da bigarrena, eta Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugatik gertu kontsumitzen da. Gaur egun, gastronomia horri dagozkion platerak egiteko erabiltzen dugu: burritoak, quesadillak, takoak... Baina gure dietan ere sartu ditugu, eta gure lurraldeko elikagaiekin prestatzen ditugu orain errezetak, barazki, arrautza, berdura, eta abarrekin. Hain zuzen, oso moldakorrak izatea da talotxo horien dohain handienetakoa. Normalean, ez diegu arreta handirik jartzen talotxo horien ezaugarriei, nagusiki talotxo horiekin batera jaten ditugun elikagaiei jartzen diegulako arreta —horixe da, hain zuzen, gomendatzen duguna—, baina baita talotxo guztiak oso antzekoak direla uste dugulako ere. Aldeak, ordea, oso kontuan hartzekoak dira. Talotxo horiek guztiek ezaugarri bat dute elkarrekin: funtsean, gari irina, ura, gantza –landare olioa– eta gatza izaten dute, eta funtzio teknologikoa betetzen duten bestelako osagai batzuk: egonkortzaileak (osagaiak bereiz ez daitezen) edo hezetzaileak (hezetasuna atxikitzeko). Zerekin daude eginak? Erosketa gida Zerekin daude eginak?* %53karbohidratoak %27,75 ura eta bestelako osagai batzuk %8,25 proteinak %4,5 zuntza %5,5 gantza %1gatza Talotxo bakoitzak 121 kcal ematen ditu batez beste. *Batez besteko portzentajeak talotxo bakoitzeko.