Ondorioa Energia elikagarria: ohiko adierazpena Nutri-Score A Energia elikagarria: ohiko adierazpena Ontzian zera jartzen du: “Fitness zerealak B2, B3, B5 eta B6 bitamina-iturri dira, eta lagundu egiten dute energia metabolismoa normala izan dadin”. Aipamen hori egin daiteke elikagai batek mikromantenugai horietako edozein baldin badu legez ezarritako gutxieneko kopuruan. Ez da beharrezkoa horiek guztiak edukitzea, eta nahikoa litzateke gutxienez bat izatea aipamen hori sartzeko. Are gehiago, elikagaiak beste mikromantenugai batzuk ditu, adierazpen hori egiteko adina, baina ez ditu nabarmentzen. Hori gertatzen da burdinarekin eta kaltzioarekin, esaterako. Nutrizio taulan adierazita dauden bitamina eta mineral gehienak ez datoz lehengaietatik, osagai gisa eransten dira. Errazio batean dagoen B2 bitamina kopuru bera lor daiteke arrautza bat janda; B3 bitaminarena, 20 g kakahueterekin (5 ale); B5 bitaminarena, 100 gramo ahaterekin, eta B6 bitaminarena, 26 gramo pistatxorekin (18 ale). Nutri-Score A Zigilu hori erabiltzea ez da nahitaezkoa, baina produktu honetan tamaina handiko gezi batekin nabarmentzen da, lor litekeen puntuaziorik onena eskuratu duelako (A), azukrea eta zereal finduak eduki arren. Izan ere, algoritmo horrek zigortu egiten ditu produktuari kalterako eragiten dioten alderdiak, hala nola energia asko ematea eta azukreak eta gatza edukitzea, baina zereal horietan zuntz eta proteina kopuruarekin konpentsatzen da, Nutri-Score-k ezaugarri on gisa hartzen baititu horiek. Ondorioa Osoko zerealak produktuaren erdia baino gehixeago diren arren, arroz findua ere badute kopuru aipagarrietan, eta osoko oloa baino azukre gehiago. Osoko olo malutak baino %225 garestiagoa da, nahiz eta haiek osasungarriagoak izan.