Zergatik egin dute ebaluazio hori? Gardnerren hitzetan: “Azken urteotan neurriz kanpo ugaritu dira dieta eredu ezagu-nak, eta horien inguruan sareetan dagoen informazio okerrak maila kritikoetara iritsi dira, eta horrek nahasmendu orokorra eragin du, ez baitugu argi zer jan behar dugun gaixotasunak pre-benitzeko eta osasuna sustatzeko”. Sailkapen horretan, bizimodu osasungarri batean oinarritzen diren dietak ageri dira irabazle, eta galtzaile, berriz, pisua azkar galtzeko helburua dutenak. Lehen maila DASH, mediterraneoa eta begetarianoa Ongizatean eta osasunean oinarritzen diren dietek lortu dituzte lehen postuak. Dieta mediterraneoa eta haren baliokide amerikarra dira, DASH delakoa (hipertentsioa geldiarazteko ikuspegi dietetikoa), arraintarianoa (begetarianoa, animalia haragiaren iturri bakar gisa arrain eta itsaskiak dituena) eta obolaktobegetarianoa (begetarianoa, arrautzak, esnekiak edo biak onartzen dituena). Azken urteotan, aldatu egin da bihotzeko patologien prebentzioari heltzeko modua. “Bihotz-hodietako gaixotasunez baino gehiago, gaur egun bihotz-hodietako osasunaz hitz egiten da. Osasun kardiometaboliko ona izateak, gaixotasunik eza adierazteaz gain, bizimodu osasungarria izatea ere esan nahi du, bihotz-hodietako patologiak saihesteko balioko duena”, azaldu du Manuel Anguitak, Kordobako Reina Sofía Ospitaleko kardiologo Nutrizioa