(%0,3), olo malutak (%0,3) eta gari malutak (%0,3). Guztiak oso proportzio urrietan daude: guztizko batura %1,8 besterik ez da. Horrek esan nahi du osagaien zerrendan erdi parean edo hortik behera agertu behar luketela. Baina lehenbiziko lekuetan daude, itxuraz kopuru handiagoetan dituzten osagaien aurretik, adibidez uraren eta olioaren aurretik. Ekoizleen estrategia da zerealak eta haziak osagai bakar gisa biltzea (“zerealak eta haziak” [%57]); osagai hori gari irinaren (%55) eta aurreko osagai bakoitzaren baturak osatzen dute, eta hori nahasia eta engainagarria izan daiteke. Olioa osagai gisa. Materia gantzatsua talotxoei testura samurra eta leuna emateko erabiltzen da nagusiki, eta ezaugarri horiek luzaroago iraun dezaten, lagundu egiten baitu ura atxiki eta hezetasun galera atzeratzen. Produktu horietan gehien erabiltzen den gantza ekilore olioa da, ia guztietan erabiltzen den bakarra, Old El Paso talotxoak izenekoan izan ezik. Azken horrek nabina olioa ere badu (koltza) eta Santa María etxekoko talotxoek nabina olioa baino ez. Ekilore olioa erabiltzen da merkeagoa delako eta ia ez duelako eraginik zaporean. Nahiko osasungarria da –edo, hobeto esanda, eragin “neutroa” du gure osasunean–, batez ere palma olioarekin alderatuz gero, nahiz eta, jakina, ez den iristen oliba Erosteko gomendioak Erosteko gomendioak Osokoak hautatu. Osagai nagusia osoko irina dela egiaztatzea komeni da. Irin kantitatea egiaztatu. Agertu egin behar du osagaien zerrendan. Oro har, zenbat eta gehiago eduki, hainbat hobeto. Zer-nolako olioa duen jakin. Gehienek ekilore olioa darabilte, nabinarena edo bien nahasketa. Ez dira aukera txarrak. Marka (gutxi) batzuek oliba olioa ere erabiltzen dute (horixe litzateke aukerarik onena) edo palma olioa (ez da gomendagarria). Erne gatzarekin. Zenbat eta gutxiago, hainbat hobeto. %1,25etik gora duenean, gehiegizkotzat jotzen da. Kontuz prezioarekin. Formatu asko daudenez, zaila da alderaketak egitea. Prezioak alderatzeko, kilo bateko neurria hartu behar da (saltokietako prezioen etiketetan halaxe emana etorri behar du). 1 3 5 4 2 Jarraitu irakurtzen