Heziketa ZER EGIN DEZAKETE FAMILIEK? Antzematea da garrantzitsua. Rosabel Rodriguezek dioenez, haur horiek arreta erakartzen dute eta gurasoen susmoak pizten dituzte; izan ere, normalean, beren adinerako normala ez den heldutasuna eta arrazoitzeko gaitasuna erakusten dute, hiztegi oso handia menderatzen dute, eta ikasteko abiadura eta gaitasuna askoz handiagoa izaten dute besteen aldean. “Adibidez, beren kabuz oso azkar irakurtzen hasten diren adingabeak, matematikako zerbait irakatsi eta lehenengoan harrapatzen dutenak edo galdera benetan konplexuak egiten dituztenak”, azaldu du. Batzuetan, ordea, arazoak agertzen dira eskolako ibilbidearen hasieran, Neska-mutil horien beharrizanak. Carmen Sanz psikologo klinikoaren iritziz, haur horiek ikasturtez igotzea behar dute, curriculuma aberastea, klase bereziak eskaintzea haiek bezalako ikaskideekin egoteko, eta, batez ere, desberdintasunean heztea. ZER EGIN DEZAKETE FAMILIEK? Gurekin mintzatu diren adituek oso garbi dute neska-mutilei esan egin behar zaiela gaitasun handiak dituztela. “Haurrek jakin egin behar dute, eta esan egin behar zaie gaitasun horrek ez dituela hobeak egiten, ez okerragoak ere, desberdinak baizik. Egoera normalizatu egin behar da, beren izaeraren alderdi bat besterik ez dela ulertu behar dute, landu, onartu eta eroso senti daitezen horrekin”, adierazi du Rosabel Rodriguezek, zeina Gaitasun Intelektual Handiei Laguntzeko Programako zuzendaria baita Balear uharteetako Unibertsitatean. Garrantzitsua iruditzen zaio, halaber, gurasoek elkarrizketa bultzatzea eta seme-alabekiko konfiantzazko harremana sustatzea. “Neska-mutilak eroso sentitzen badira familiarekin hitz egiteko, hori izango da modurik errazena haiei laguntza emateko zailtasunen bat edo arazoren bat agertzen denean. Batzuetan, gurasoek asko hitz egiten dugu eta gauza asko esaten dizkiegu, baina haiek gutxiago hitz egiten digute eta gutxiago entzuten diegu”, nabarmendu du adituak. Konfiantza hori lehen haurtzarotik lortzen da, xehetasun batzuk landuta; esate baterako, haurrei %100eko arreta eskainita hitz egiten dutenean. “Ezin da pentsatu 12 urtean komunikatu ez bagara, norbait bere kabuz hasiko denik 13rekin. Hori haurtzarotik lantzen badugu, nerabezarora iristean egiazko zubia egongo da haien eta gure artean, eta errazago gurutzatuko dute haien arazoak guri kontatzeko”, adierazi du. Jarraitu irakurtzen