dutenen artean, ordea, %38k baino ez dute jaso ortodontzia tratamendua. Ehuneko hori %48koa da 14 eta 16 urte bitartekoetan. Hauek dira seinaleak. Kanpoko sintoma jakin batzuk agertzen direnean, argi egoten da gaixoak maloklusioa duela: ezpai-netan zigilatzerik ez izatea, masailezurraren kokapen atzeratua, goiko hortz ebakitzaileak aurreratuta egotea edo irribarre arkua estutzea”, adierazi du Asuncion Mendozak, Odontopediatriako Espai-niako Elkarteko lehendakariak, Asunción Mendoza. Seinale horiek guztiak are nabarmenagoak dira leku falta dagoenean edo hortzak pilatuta daudenean. Izan ere, haurrak bi urte dituenean, espezialistak antzeman egin dezake maloklusioaren hasiera. Hiru urtetik aurrera, tratamendu goiztiarra has daiteke, okerrera egin ez dezan. “Baina adin erabakigarria sei eta zazpi urte bitartekoa da, Osasuna Elkarrizketa Juan Carlos Perez Varela Espainiako ortodontzia eta ortopedia dentofazialaren elkarteko presidentea (sedo) Juan Carlos Perez Varela Espainiako ortodontzia eta ortopedia dentofazialaren elkarteko presidentea (sedo) “Patologia honek digestioari, arnasketari eta loari eragin diezaioke” Zer-nolako sintomek adierazten dute haur batek maloklusioa duela? Sintomak hauek izan daitezke: hozkatzeko eta murtxikatzeko zailtasunak, ahoa ixteko arazoak, arnasa ahotik hartzea, masailezurrean klaskak egitea, buruko min sarriak izatea eta hortzak behar bezala ez egokitzea. Beti esaten dut ondo lerrokatuta dagoen irribarre bat arazo estetiko bat baino askoz gehiago dela: imajinatu ere egiten ez ditugun alderdiei eragin diezaieke gure bizitzan, adibidez digestioari, arnasketari eta are loari ere. Prebenitu al daiteke? Bai. Haurrak ortodontista batengana eraman behar dira bost edo sei urterekin, orduan jaiotzen baitira behin betiko lehen hortzak. Adin egokia da hortzak ateratzean edo masailezurren hazkuntzan irregulartasunik dagoen antzemateko. Hori gertatuz gero, garaiz konpondu daiteke. Eta garaiz tratatzen ez denean? Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da, lagundu egiten baitu arazoak okerrera egin aurretik konpontzen. Garaiz tratatzen ez badira, maloklusioek okerrera egin dezakete, eta tratamendu konplexuagoak egin beharko dira etorkizunean. Gainera, eragozpenak sor ditzakete eta pazientearen autoestimua okertu. Hemen irakur dezakezu elkarrizketa osorik: consumer.es Jarraitu irakurtzen