Maizterrari ez dagozkion ordainketak Zer-nolako erreklamazioa egin Marina d’Or itxi ondoren Kontsumitzaileen eta ErabiltzaileenErakundearekin lankidetzan (OCU) Kontsultak Maizterrari ez dagozkion ordainketak Pisu bat alokatu nahi dut, baina higiezinen agentziak bi hilabeteko alokairua eskatzen dit bitartekari lanak egiteagatik. Legezkoa al da? Etxebizitza Eskubideari buruzko 12/2023 Legeak, maiatzean onartuak, ezarri du errentatzaileak bere gain hartu beharko dituela higiezinen kudeaketa gastuak eta alokatze kontratua egiteak dakartzanak. Higiezinen agentzia batzuk, dena den, oraindik ere ahalegintzen dira alokairuko hilabete bat edo bi gehiago eskatzen maizterrei agindu-orriaren edo kontratu proposamenaren bidez. Kostu horiek kasu oso zehatzetan baizik ezin zaizkio kobratu maizterrari, besteak beste iraupen laburreko alokairuetan eta merkataritzako lokalen, bulegoen edo garajeen alokairuan. Gainerako kasuetan kobrantza horiek egitea ez da zilegi. Bitartekaritza lanengatik dirurik ez ordaintzea gomendatzen da, are gutxiago fakturarik gabe, edozein erreklamazio egiteko aukera galduko bailitzateke. Maiatzaren 25etik aurrera ordaindu badira, komeni da ordainketa itzultzeko eskatzea. Lehenik, profesionalaren edo enpresaren aurrean, eta aldeko erantzunik ez badago, norbere erkidegoko kontsumo agintarien aurrean, eta Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialean ere bai. Hortik aurrera, auzitara jo beharko da. Garrantzitsua da zenbateko horiek ordaintzeko eskatuz bidali diren mezuen edo elkarrizketen kopiak gordetzea. Jarraitu irakurtzen Zer-nolako erreklamazioa egin Marina d’Or itxi ondoren Egonaldi baten erreserba egina nuen Marina d’Or-en. Dirua itzuli egingo didate, baina itxierak beste zerbitzu batzuk bertan behera uztea ekarri zidan, adibidez jolas parke baterako sarrerak. Egin al dezaket gastu horien erreklamazioa? Joan den irailaren 15ean, Marina d’Or opor-guneak ustekabean iragarri zuen instalazioak aldi baterako itxiko zituela, eta bi egun geroago gauzatu zen: irailaren 17an. Ustekabeko erabakia izan da, eta abendura arte eginda zeuden hainbat erreserba automatikoki baliogabetzea ekarri du. Marina d’Or-ek hilabete bat lehenago aldatu zituen jabeak, abuztuan, eta jakinarazi du erreserben dirua itzuli egingo diela guztiei. Baina ez du ezer esaten kaltetuek oporretako egonaldiarekin batera kontratatu zituzten beste zerbitzu batzuei buruz; adibidez, autobusean helmugaraino joateko txartela erosi dutenekin zer egingo duen, Port Aventurarako sarrera batzuk hartu dituztenekin edo itsasontzian egun bateko txangoa hartu zutenekin. Halakoetan, enpresaren erantzukizuna da bertan behera gelditu den erreserbari lotuta dauden gastu aurreratu guztiak konpentsatzea. Kaltea jasan dutenei gomendatzen zaie opor-gunean aurreikusita zuten egonaldiari lotutako erreserba eta ordainketa guztien egiaztagiriak gordetzea, bai eta zerbitzu osagarrienak ere, erreklamazioa egiteko balio dezaketenak. Marina d’Or-ek eragindako gastu eta galeren ordainik jasotzen ez badu erabiltzaileak, beti gelditzen da auzitara jotzeko aukera, ez baita abokaturik behar erreklamazioa 2.000 eurotik beherakoa denean. Jarraitu irakurtzen