Izen komertzialak bizimodu osasungarria gogorarazten du, eta nabarmendu egiten du osoko zerealak dituela osagai nagusi. Baina produktuaren heren bat arroz findua da eta azukre gehiago du osoko oloa baino. nestlé original fitness “Fitness” zerealak Ikusten diren osagaiak... eta ikusezinak orekan BEGIA ZORROTZ. Aztertu egin dugu osagai “onak”eta ez hain onak dituen produktu baten etiketa. “Fitness” zerealak “Fitness” aipamena izen komertziala besterik ez da. Erreferentzia horrek ez du inolako harremanik osasunari loturiko ustezko onurekin. Ikusten diren osagaiak... eta ikusezinak Aurreko aldean nabarmenduta ageri da garia eta olo malutak dituela. Ontziaren atzeko aldean, berriz, produktuaren %58 osoko zerealekin egina dagoela esaten da. Osoko garia da osagai nagusia (%50,9) eta osoko oloak, berriz, produktuaren %7,1 hartzen du. Bien artean, produktuaren %58 osatzen dute. Ez du esaten, ordea, hirugarren zereal bat ere baduela: arroza. Arroz hori findua da eta pisuan bigarren osagaia da, produktuaren herena hartzen baitu, %37,2. Hirugarren osagai ugariena ere ez da nabarmentzen: azukrea. Produktu horretan, gainera, beste azukre iturri batzuk ere badaude, hala nola azukre inbertituko jarabea, glukosa jarabea eta melazak. Horrenbestez, produktuaren %10,8 azukre sinpleak dira, batez ere gehigarri horietatik datozenak. Hau da, produktu honek azukre gehiago du osoko oloa baino.