Emozioak kontrolatzeko ezintasun hori gure nerbio sistemako disfuntzioekin lotuta dago; disfuntzio horiek genetikoak izan daitezke edo egoera estresagarrien ondorio. Adibidez, hipotalamoa-hipofisia-giltzurrun gaina ardatzaren nahasmendu batean izan dezake jatorria, gure organismoan ardatz hori arduratzen baita estresari aurre egiteaz. Garuneko eremu batzuetako nahasmenduen ondorio ere izan daiteke. Adibidez, “putamen nukleoa” deritzonean, portaera kontrolatzeaz eta emozioak doitzeaz arduratzen den garunaren erdialdeko eremuan. “Formaren nahasmenduak izan daitezke —nukleo horren bolumena txikiagoa da bulimiaren sintomak dituzten gaixoetan—, baita funtzioarenak ere; izan ere, paziente oldarkorrenetan disfuntzio bat izaten da emozioak kontrolatzeaz arduratzen diren garunaren aurrealdeko eremuetan”, azaldu du Marina Diazek. Nahasmenduak immunitate sisteman. Azkenaldian, elikadura arloko nahasmenduak dituzten pertsonen hantura-parametroen eta estres oxidatiboaren nahasmendua ere ikertzen hasi dira. “Pentsa genezake hanturazko disfuntzio hori gaixotasun garaian elikagaiekin “Goitika egiteko eta tripakadak egitekojoerak dituzten pazienteei oxitozinaemanda, murriztu egiten da 24 ordurenburuan hartzen den kaloria kopurua”. Elikadura