NOLA EGIN JOGURTA EZ DADIN “MOZTU” SALTSETAN Garagardo edo ardo batek ez dute murrizten kolesterol arriskua Piperren lobuluek adierazten al dute arra edo emea den? Zerk batzen ditu erremolatxak eta zerbak? OREKAN Berberinak argaldu egiten al du? Berberinak argaldu egiten al du? Berberina konposatu kimiko bat da, eta berez agertzen da hainbat landaretan, hala nola urrezko harian (Coptis teeta), filodendroan edo Indiako berberisean. Elikadura arloko gehigarri gisa merkaturatzen da, eta sare sozialetan hedatu da, hala nola TikTok-en, ustez lagundu egiten duelako argaltzen. Baina hori ez dago frogatuta. AEBetako Osasun Osagarriko eta Integraleko Zentroak adierazi du atariko azterketek iradoki dutela eragina izan dezakeela pisuan, baina ez dela egin behar adina azterketa gizakietan, eta, beraz, ez dagoela horien eraginkortasunaren ebidentziarik. Nahiko substantzia segurua da, baina digestio ondorio kaltegarriak ager daitezke (gonbitoak, idorreria, beherakoa edo goragalea), eta ez da gomendagarria emakume haurdunentzat edo bularra ematen ari diren emakumeentzat eta haur txikientzat. Gainera, interakzioak ditu sendagai batzuekin, eta, beraz, medikuari galdetu behar zaio hartu aurretik. Ez. Loreek ez bezala, fruituek ez dute sexurik, eta ez du zentzurik bereizketa hori egiteak. Beraz, protuberantzia kopuruak ere ez du ezer adierazten alde horretatik, eta ez du adierazten zapore desberdina duenik, hazi gehiago dituenik edo kozinatzeko egokiagoa denik: barietateari zor zaio batez ere, nahiz eta landatzeko baldintzek ere eragina duten. NOLA EGIN JOGURTA EZ DADIN “MOZTU” SALTSETAN Osagai azidoek (ozpina, limoi zukua, frutak...) jogurtaren esne proteinak koagulatu egin ditzakete eta masa zuriak sortu, eta, ondorioz, moztu delako itxura eman dezakete. Gainera, saltsa batzuk prestatzeko erabiltzen den tenperatura handiak areagotu egiten du prozesua. Horri aurrea har dakioke tenperatura txikian kozinatuz, egosi ondoren erantsiz jogurta eta gantz gehiagoko jogurtak erabiliz. Garagardo edo ardo batek ez dute murrizten kolesterol arriskua Behaketa bidezko azterketa batzuek besterik badiote ere, edari alkoholdun bat —garagardo lata bat, ardo kopa bat edo 45 ml likore— egunero kontsumitzeak ez du murrizten gizentasuna edo 2 motako diabetesa izateko arriskua. Ondorio hori atera du ikerketa batek (The Journal of Clinical Endocrinology & Metabolism aldizkarian argitaratu zen), zeinak aztertu egin baitu alkoholak zer-nolako eragina duen osasun adierazle batzuetan (408.000 pertsonarengan baino gehiagotan neurtu dute). Gainera, astean 14 edari baino gehiago edateak gorputzeko gantza gehitzea eta 2 motako diabetesa izateko arrisku handiagoa dakar. Eragin hori emakumeetan handiagoa da gizonetan baino. Zerk batzen ditu erremolatxak eta zerbak? Landare berberetik datoz bi barazkiak: Beta vulgaris. Horren barnean, azpiespezie bat baino gehiago dago, bakoitza bere ezaugarriekin. Beta vulgaris cicla delakoak (zerba) hosto lodi eta mamitsuak ditu. Beta vulgaris vulgaris izenekoak (erremolatxa) lur azpiko zati garatuagoa du, eta tuberkuluak hainbat barietate ditu, azukrea egiteko erabiltzen den edo barazki gisa jateko.