oinarri neurobiologikoak ikertzeko. Geneek, hormonek, neurona sareek eta garun aldaketek modulatu eta aldatu egiten dituzte pazienteen portaerak. Ezagutza horretan aurrera egiteak, bere mekanismoak ulertzeko ez ezik, aukera ematen du tratamendu-estrategia zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak diseinatzeko ere. Izozmendiaren muturra. Elikadura arloko jokabideen nahasmenduetara hurbiltzea oso mundu konplexuan sartzea da. Askotan edertasun estandar jakin batzuek markatutako testuinguru soziokulturalarekin lotu ditugun arren, “gaitza agertzeko eta mantentzeko garaian beste faktore askok parte hartzen dute”, azaldu du Marina Diaz Marsá psikiatrak, Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoko EJNren Unitateko arduradunak. “Lehenik eta behin, ulertu behar da beste leku batetik datorren ondoez sakona kudeatzeko modu bat direla nahasmendu horiek. Gizarteak, izan ere, ideia hau ematen dizu: argala zoriontsua da, baina EJNa duen pertsonak, beste leku batetik datorren ondoeza duenez, ulertzen du agian argaltasunarekin arindu egin dezakeela ondoez hori. Azpiko arrazoi sakonek osatzen duten izozmendiaren punta baino ez da argaltasuna, eta hori da tratatu beharrekoa”, dio Diazek. Zenbait faktorek markatzen ElikadurA Familiari errurik ez egoztea Familiari errurik ez egoztea Elikadura arloko jokabideen nahasmenduak ikertzeko bidean mantso ari dira aurrera egiten, baina etenik gabe hala ere. Eta ezagutza hori guztia, aurkikuntza horiek, oso lagungarriak dira kaltetuak eta haien senideak itxaropenez betetzeko ez ezik, baita haiek zama batetik askatzeko ere. “Zenbat aldiz entzun dugu zoritxarreko esaldi hau: ‘masaileko pare batekin azkar kenduko nizkioke janariaren inguruan darabiltzan txorakeria horiek’”, azaldu du Mari Carmen Galindok, Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Elkarteen Federazioko lehendakariak (FEACAB). “Lehen familia estigmatizatzen zen, orain prebentzioan eta tratamenduetan zer-nolako garrantzia dugun esaten digute. Elkartetik, gurasoei azaltzen diegu EJNek arrazoi asko dituztela, faktore biologiko eta genetiko asko... horrek guztiak pertsona batzuei eragiten diela eta beste batzuei ez. Kontua da erruduntasun sentimenduak kentzea, eta neurobiologiako aurrerapenak lagungarriak zaizkigu”, erantsi du. “Pozik gaude nahasmendu horiek interesa sortzen dutelako komunitate zientifikoan. Hogeita bost urte daramatzat elkartean, eta ikusten dut tratamenduak aldatzen ari direla eta esku hartzeko bide berriak daudela. Prebentzioan lan handia egiten dugu, adituek aholkatuta eta Administrazioarekin koordinatuta. Guztiok elkarrekin joatea da kontua”, azpimarratu du Galindok.