ez dio hozkarik egiten ahoari. Zerbikaletako eta buruko minak izaten zituen lehen noiznahi, eta horiek ere joan zaizkio. Adituek diotenez, maloklusio bat hautematen denean, funtsezkoa da lehenbailehen zuzentzea, etorkizunean patologiarik ager ez dadin. Aparatua daramaten nerabeak. Maloklusioa edozein adinetan ager daiteke, baina ohikoagoa da haurtzaroan eta nerabezaroan, hortzak eta masailezurra garatzen ari direnean. Espainian, datuek erakusten dute lau nerabetatik batek maloklusio ertaina edo larria duela, eta hori zuzendu egin daitekeela dio Atlas de Salud Bucodental izeneko lanak. 10 eta 13 urte bitarteko adingabeetan patologia hori