dituzte gaixoaren azpian dauden “arrazoi sakonak”, eta horiek ezagutuz gero, lagundu egingo liguke pazientearen tratamendua nola egingo den zehazten. Emozioak ezin doitu. Elikadura arloko jokabideetan nahasmendua duten pertsonei aldatu egiten zaie emozioen erregulazioa. Hau da, zailtasunak dituzte emozioak ezagutzeko eta estres egoeretan kontrolatzeko. “Paziente horiek mundu deserosoan murgilduta daude, eta gauza atseginak ez zaizkie hain atseginak eta gauza desatseginak indartu egiten dira. Elikadura arloko jokabide desegokia egoera emozional kaltegarri horiek arautzeko izango litzateke”, azaldu du Marina Diazek. Begirada deformatua. Elikadura arloko nahasmendu askoren ondorioz, lausotu egiten da gorputzari begiratzeko modua. Horrek kezka, frustrazioa eta atsekabea eragiten du pazienteetan.