zailtasunak sortzen dituzte, kalteak ere bai hortzetan —areagotu egiten du haustura arriskua— eta baraila edo masailezurra artikulatzean ere bai. Halakoetan, hortzetako klaska hotsak, mina eta irekitzeko mugak agertzen dira. “Digestio eta arnasketa arazoak eta autoestimuari loturikoak eragin ditzakete. Maloklusio bat zuzentzeak eragotzi egiten ditu epe luzeko konplikazioak”, adierazi du Oscar Castrok, Espainiako Dentisten Kontseilu Nagusiko lehendakariak. Zenbat eta lehenago, hobeto. Zenbait faktorek eragiten dute hortzen maloklusioen bilakaeran: alderdi genetiko eta hereditarioak izaten dira batzuetan, eta hortz berriak ateratzeko leku faltak ere zuzenean eragiten dio. Aski ongi daki hori Lucíak (12 urte): ortodontzia darama urtarriletik, hozka egiteko modua zuzentzeko eta masailezurraren hazkunde desegokia konpontzeko. Hasiera batean, tratamendua beste urtebetez luzatuko da, eta emaitzak onak dira oraingoz. Haren aitak, Ramonek, 50 urte ditu, eta hark ere ortodontzia darama duela ia hiru urtetik; haren beheko letaginek beren lekutik mugiarazten zituzten beste hortzak, eta arazoa handitzen ari zen. “Askoz lehenago egin behar nuen. Dentistak esan zidan horrela jarraituz gero gaizki ibiliko nintzela”, gogoratzen du. Gaur egun, haren hortzak ederki lerrokatuta daude, eta mastekatzen duenean Zer-nolako maloklusioak daude? Osasuna Zer-nolako maloklusioak daude? Hortzak modu osasungarrian ahokatzeko orduan sortzen den desbideratze oro maloklusiotzat hartzen da, nahiz eta hori hainbat gradutakoa izan daitekeen. Horiekin guztiekin batean beste arazo batzuk ere ager daitezke: hozkatze gurutzatua (hozkatzean, goiko hortzak behekoen atzetik geratzen dira), hozkatze irekia (goiko hortz batek edo gehiagok ez dituzte behekoak ukitzen) edo hortzak pilatzea (ahoan hortz batzuk pilatuta egoten dira). Ohikoenak I. motako, II. motako eta III. motako maloklusioa dira (beheko masailezurraren eta goikoaren arteko erlazioari dagozkio). I. MOTAKOA. Normo-oklusioa. Horixe da ohikoena. Nahiz eta behar bezala hozkatu, oklusio-lerroa ez da egokiena, hortzen kokapen txarra dela eta; horrek eragina izan dezake murtxikatzean, eta areagotu egin ditzake txantxarra izateko aukerak. II. MOTAKOA. Disto-oklusioa. Goiko arkua behekoaren aurretik doa, baina beti ez dira hortzak pilatzen. III. MOTAKOA. Mesio-oklusioa. Kasu honetan, beheko arkua goikoaren aurretik dago, eta horrek kokots irtena eragiten du. Jarraitu irakurtzen