Aukera asko ematen dute gure plateretan, baina guztiak ez dira berdinak. Osoko irina eta gatz gutxi dutenak aukeratzea da onena. Baina, batez ere, platera osatzeko erabiltzen diren elikagaiei jarri behar zaie arreta. Analisia Analisia Erosketa gida hau egiteko, gariz egindako 10 talotxo hautatu ditugu, merkatuan punta-puntakoak diren marketakoak, eta alderdi hauek aztertu ditugu: Osagaiak. Zer-nolako kalitate komertziala duten jakiteko, bereziki nolako irina eta zenbat duten jakiteko eta zer-nolako gantza erabili duten ikusteko. Nutri-Scorek emandako puntuazioa. Gatzak, zuntzak eta gantzak asko baldintzatzen dute azken emaitza. Informazio komertziala. Aztertu egin dugu informazio baliagarririk ematen duten edo nahasgarria edo engainagarria izan daitekeen kontsumitzaileentzat. Prezioak. 2023ko irailean bilduak. Ez da irizpide gisa erabili kalitatea neurtzeko, baina kalitate-prezioak kontuan hartu dira sailkapenean. Etiketa. Legea betetzen duen aztertu dugu.