Bihotzaren Ameriketako Elkarteak (AHA) egindako sailkapenaren arabera, bihotz-hodien osasunerako elikadura eredu onuragarrienak DASH eta mediterraneoko dieta dira. Zerrendako posturik apalenetan, sare sozialetan oso ezagunak egin diren bi daude: paleoa eta zetogenikoa (keto). Menuan murrizketa asko egitea sekula ez da ona. rditzetik berehala indarberritzen diren emaku-mezko aktoreak beren dietako karbohidrato guz-tiak kenduta (fruta barne); “zuku miragarriei” es-ker gorputz ikusgarria duten pertsona famatuak; eta medikuntzan edo nutrizioan prestakuntzarik izan ez baina sare sozialetan eskola magistralak ematen dituzten influencerak, 36 orduz baino gehiagoz barau egitea edo haziekin soilik elikatzea zein osasungarria den sinets deza-gun. Osasunari buruzko erabateko egia gisa saltzen diren astake-riak ohikoak dira oso, eta milaka jarraitzaileri ahoa betean ematen zaien desinformazio kezkagarri bihurtu da. Bihotzaren Amerike-tako Elkarteko (AHA, ingelesez) kardiologo talde batek azterketa zientifiko bat egin du, Christopher D. Gardnerrek zuzenduta (Ka-liforniako Stanfordeko Unibertsitatean aritzen da, Prebentzioari buruzko Ikerketa Zentroan, nutrizioaren inguruko azterlanen zuzendari gisa). Azterketa horretan (Circulation aldizkarian argita-ratu da), gaur egungo dieta ereduak aztertu dituzte, eta neurtu egin dute zein diren onuragarrienak osasun kardiometabolikorako.