Uda betean gaudela, berriro elkartzen gara zuen eskura jartzen ditugun azken nobedadeen berri emateko. Batzuk oso garrantzitsuak dira, hala nola gure zerbitzu-zorroan kirurgia robotikoa sartzea belauneko traumatologian eta kirurgia torazikoan. Gainera, zentro berriak irekitzen jarraitzen dugu, zerbitzuak zabaltzeko eta hurbil egoteko. Irailean, adibidez, beste zentro bat izango dugu Castro Ur-dialesen, eta beste hortz-klinika bat Algortan. Azken udalerri horretan, Me-dikosta zentroa ere gure sare propioan sartu da. Eta, bien bitartean, Zorrot-zaurreko obrek eta etorkizunean Alondegiko zentro berria martxan jartzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Digitalizazioan ere aurrera egiten jarraitzen dugu. Oraingo honetan, hobe-kuntzak egin dira IMQ aplikazioan, eta, horri esker, gero eta kudeaketa eta kontsulta gehiago egin daitezke, arintasun eta erosotasun osoz. Gainera, Vivir Sano (bide batez, 100. edizioa betetzen duena) aldizkaria-ren orri hauetan, gure Ama-haurrentzako Unitateari buruzko xehetasun ge-hixeago dituzu. Instalazio erreferentea da gure zerbitzuen barruan, punta puntako teknologia duena erosotasun, segurtasun eta akonpainamendu guztiarekin familia askoren bizitzan hain mugarri garrantzitsua izateko. Erradioterapiak tratamendu onkologikoan izan duen garrantziaz ere hitz egiten dugu, hain gaixotasun beldurgarriari mugak jartzen laguntzen ari den 123 urteetan, baita Zorrotzaurrek eskaintzen dituen onkologia eta pi-sokonkologia-zerbitzuez ere. Ez dira falta, jakina, ohiko osasun-gaiak ere. Oraingo honetan, superelika-gaiez ari gara, eta gutxiago diren beste batzuez, hala nola janari lasterraz, udako arriskuez, adibidez bero-kolpeaz edo azaleko minbiziaz, edo D bi-tamina protagonista gisa hartuta dituen abantailez. Eta ahaztu gabe gure ikusmenerako, hortz-osasunerako, gure ongizate emozionalerako edo gure oinetarako beste aholku asko, txertaketak munduan duen garrantziarekin eta helburu horrekin dugun lankidetza apalarekin batera. Gozatu eta ondo pasa, beraz, merezita dituzun opor hauetan. Egunetik egunera gertuago eta abantaila gehiagorekin