E spainiako biztanleen %34k buru gaixotasunen bat du, Osasun Sistema Nazionalaren 2023ko Urteko Txostenaren arabera. Zifra hori %40tik gorakoa da 50 urte edo gehiago dituztenen artean, eta %50etik gorakoa 85 urte baino gehiago dituztenen artean. Zure laguntzaren bidez, elkarte hauek sendotu egin ahal izango dituzte beren proiektuak. APTACAN (Kantabria): autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen familiei formakuntza, babesa eta laguntza emateko talde bat sortzea eta garatzea du helburu. Gira-Sol (Balearrak) buru osasunaren aldeko elkartea: ongizate emozionala hobetzea da elkarte honen lanaren oinarria, buru nahasmenduren bat duten pertsonen suizidio arriskua gutxitzeko. Elikadura Jokabidearen Nahasmendua duten gaixoen familien Aragoiko Elkartea (ARBADA): EJN duten gaixoei eta haien familiei laguntza psikosoziala emateko proiektuaren bidez, gaitasunak ematen zaizkie gaixoei eta haien familiei, gaitzaren prozesuari ikuspegi positiboagotik aurre egin diezaioten. BURU OSASUNEKO Espainiako Konfederazioa (hainbat autonomia erkidego): konfederazio horren “Buru Osasuneko Eskola” programak jakintza trukea bideratzen du, jardunbide egokiak sustatzen ditu eta Espainiako Buru Osasuna mugimendu asoziatiboa sendotzen du. ZAHARTZE OSASUNTSUA (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA ETA NAFARROA) BURU GAIXOTASUNEI AURRE EGITEKO LAGUNTZA Jakin gure elkartasun planaren berri hemen FESBAL-EN JANARI BILKETA HANDIA elkartasuna ZAHARTZE OSASUNTSUA (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA ETA NAFARROA)Beste urtebetez bat egingo dugu EITB Maratoiaren erronkarekin, EAEko eta Nafarroako gizarte osoa mobilizatzeko ahalegin horretan. Oraingo honetan, BIOEFek (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa) zahartze osasuntsuari loturik bultzatutako ikerketa proiektuak gauzatzea eta horretarako funtsak biltzea da asmoa, 65 urtetik gorakoek bizitza luzeagoaz eta osasuntsuagoaz goza dezaten. Nola lagundu? Azaroaren 26ra arte zure alea jar dezakezu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gure dendetan kutxatik igarotzean. AZAROAREN 7TIK 9RA FESBAL-EN JANARI BILKETA HANDIAEROSKIk berriro hartuko du parte Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) antolatutako Bilketa Handian. Espainian egoera ahulean dauden pertsonen alde Elikagai Bankuek bultzatzen duten elkartasunezko ekitaldi handiena da bilketa hori. Nola parte hartu?Joan gure dendetara azaroaren 7tik 9ra. FESBALeko boluntarioek poltsa bat emango dizute, dohaintzan eman nahi dituzun produktuak bertan sartzeko. Erosketa amaitzean eman ahal izango duzu poltsa hori. Eman dohaintzan nahi duzun diru kopurua kutxatik igarotzean. 5 euroko diru ekarpenak balio hau du: 5€