EROSKI detergente kapsulak: dena dosi bakarrean E ROSKIren “3 1ean” eta “5 1ean” kapsulak berehala disolbatzen dira (baita ur hotzetan ere), orban zailak ezabatzen dituzte eta zure arropa zaintzen dute, dena dosi bakar batean. Ahaztu dosia neurtu behar izatea eta detergentea isurtzea, eta murriztu plastikoa: dosi justua, ezer alferrik galdu gabe. Arropa danborrean jarri eta kapsula sartu, ez duzu besterik egin behar. Praktikoak, arinak eta detergentea, orbanak kentzekoa eta freskotasun iraunkorra konbinatzen dituzten formula kontzentratuekin. Arropa garbia, kolore distiratsuak eta konplikazio gutxiago garbiketa bakoitzean EROSKI ERAGINKORTASUN HANDIA 5 1EAN KOLOREA PLUS KAPSULAK 5 1EAN MARSELLA ETA LORE KAPSULAK 3 1EAN Arropa garbia, lurrin atsegina eta zero konplikazio. Kapsula berriek eraginkortasuna, leuntasuna eta freskura iraunkorra konbinatzen dituzte. EROSKIn EROSKI ERAGINKORTASUN HANDIA 5 1EAN Potentzia gorena garbiketa zailenetarako. Kapsula hauek garbiketa sakona, freskotasun iraunkorra, eta orbanak kentzeko eta zuntzak zaintzeko aparteko gaitasuna dute, dena dosi bakarrean. KOLOREA PLUS KAPSULAK 5 1EAN Kolore biziak garbiketa askoren ondoren ere. Kapsula hauek zaindu egiten dituzte zure jantziak eta ehun bakoitzaren jatorrizko distira mantentzen dute. Haien formula likido kontzentratuak ezabatu egiten ditu orban zailenak eta babestu egiten du kolorea, baita ur hotzarekin garbituta ere.