Arroza berdura eta curryarekin 20’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A • 2 koilarakada tomate pasta • Tipula bat eta baratxuri bat • Brokoli erdia • Azalore laurdena • 2 azenario • 150 g perretxiko • 200 g arroz (luzea) • Gatza eta piperrautsa Curry saltsa egiteko • Oliba olio birjina • 25 g irin • 30 g curry • 500 ml soja edari Garbitu eta zatitu brokolia eta azalorea, eta egosi. Egosi arroza ere. Moztu tipula eta baratxuria zati txikitan eta azenarioa xerratan. Eman frijitu arin bat, eta izerditzen hasten direnean, gehitu tomate pasta eta kozinatu pare bat minutu. Gehitu azenarioa, brokolia, azalorea eta perretxikoak. Berdurak kozinatu direnean, bota oliba olioa, irina eta curry-a. Utzi minutu pare batez kozinatzen eta, ondoren, gehitu mantso-mantso soja edaria, nahasketari eragiten diogun bitartean. Loditzen denean, eman gatza, piperbeltza eta curry-a behar izanez gero, eta zerbitzatu arrozarekin lagunduta. Arroza berdura eta curryarekin 20’ 4