6 errazio / ZAILTASUNA 1 / 35 min A B D E C NUTRI-SCORE B Pl n gozo eta dibertigarri Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL % 8 157 % 4 0,23g GATZA % 0 0,31g AZUKREAK % 9 1,77g gantz saturatuak % 9 6,26g GANTZA ETXEAN EGINDAKO GUSANITOAK 230 ml ur 2 koilarakadatxo oliba olio 140 g morokil Koilarakada bat olo zahi edo osoko irin fin 1 arrautza Koilarakada bat legamia nutrizional 30 g gazta (parmesanoa) Koilarakadatxo bat piperrauts gozo Koilarakada erdi baratxuri hauts 0,5 g gatz 1. Jarri ura irakiten, gatzarekin eta olioarekin. Gehitu morokila eta kozinatu loditu arte. 2. Isuri kozinatutako morokila bol batean eta utzi epeltzen. Morokilari gehitu arrautza, legamia nutrizionala, gazta parmesanoa (hautsa), irina, piperrautsa eta baratxuri hautsa, eta nahastu ondo. 3. Bete gozogintzako mahuka bat ore horrekin, eta egin gusanito formako txurroak labeko paperez estalitako erretilu baten gainean. 4. Sartu labean 190 ÂșC-an 20 minutuz. 5. Zerbitzatu garaiko eta askotariko fruta zatikatuekin batera (200 g). ETXEAN EGINDAKO GUSANITOAK 6 errazio / ZAILTASUNA 1 / 35 min Pln gozo eta dibertigarri Forma irudimentsuak: erabili moldeak edo egin formak eskuekin: sugeak, izarrak, hizkiak... Egin jolas: sor dezala bakoitzak bere gusanitoa! Kolore jokoa: gehitu koloratzaile naturalak (kurkuma, espinaka, erremolatxa) ortzadar koloreko gusanitoak egiteko. Zapore lehiaketatxoa: egin aldaera txikiak osagaiekin (piperrauts gehiago, gaztarik gabe, tomatea gehituta...) eta txikienek bozka dezatela zein duten gogokoen. #elikatupentsatzenduzuna