MENDITAR ELTZEKO BEGANOA 150’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 0,99 € errazioak %8 0,48g GATZA Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %27 538 %15 13,52g AZUKREAK %7 1,43g gantz saturatuak %10 7,04g GANTZA • 400 g babarrun zuri • 250 g aza • 1 tipula • Piper gorri bat • Piper berde bat • 2 baratxuri atal • 1 azenario • 5 edo 6 patata • Koilarakadatxo bat piperrauts gozo • 2 koilarakadatxo oliba olio • Gatza Jarri babarrunak beratzen bezperako gauean. Xukatu babarrunak eta jarri ur hotzetan, tipula erdiarekin, azenarioarekin eta piperrekin (urak hiru hatz estali behar ditu gainetik). Gehitu gatza eta kozinatu su ertain-baxuan, ordu eta erdi eta bi ordu artean. Presio eltzean eginez gero, lurruna hasten denean 18 minutuz edukiko dugu egosten. Babarrunak egosten diren bitartean, garbitu eta egosi aza aparte, 20 bat minutu. Behin babarrunak egositakoan, atera berdurak eta birrindu. Egin frijituki bat baratxuri eta tipularekin, oso su geldoan, eta gehitu piperrauts koilarakada bat. Gehitu patata hautsiak, aza egosia, berdura birrinduak eta babarrunen frijitukia. Su geldoan, utzi egosten beste 20 minutu eta zerbitzatu. MENDITAR ELTZEKO BEGANOA 150’ 4