Berdurak beti eskura Garaiko berdura freskoak zein diren azaldu ondoren, haien lagun praktikoenak aztertzeko unea da: hau da, urte osoan sukalderako beti prest eduki ditzakezunak, zaporea batere galdu gabe. Izoztuta, kontserban, hutsean ontziratuta edo mikrouhin laberakoak... Lau modu urte osoan berduraz gozatzeko, nutrizio, zapore eta erosotasunari dagokionez oreka perfektuan. Osasuntsu jateko soluziorik onena dira aukera horiek sukaldean aritzeko denbora gutxiago duzun egunetarako. Merkeak, alferrik galtzekorik gabe eta beti prest platerei kolorea eta freskura emateko. ABANTAILA Prest erabiltzeko. Neurri egokikoak, janaririk ez alferrik galtzeko. Bizitza erabilgarri luzeagoa: erabilitako kontserbazio teknikei esker, murriztu egiten da oxidazioa eta atzeratu egiten da berduren hondatze prozesu naturala. Ingurune kontrolatuetan prozesatzen dira eta modu hermetikoan zigilatzen. Eta beti prezio onean daude. 5