KANTABRIAKO BABARRUN ZURIA A zaroan, Kantabriako baratza oparo agertu ohi da. Ipar haizeak eta etengabeko euriek fresko eta emankor uzten dituzte soroak, eta haietatik jaiotzen dira, besteak beste, aza samurrak, azaburu kurruskariak eta babarrun zuriak. Barazki horiekin betetzen dira eskualdeko azokak. Garaiko osagaiak dira, eta, belaunaldiz belaunaldi, haiekin biziberritzen da Kantabriako sukaldaritzaren plater enblematikoenetako bat: menditar eltzekoa. Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN Ba la zenekien…? Beste eltzeko batzuetan ez bezala –hala nola madrildarrean edo maragato delakoan– menditarrean ez da izaten txitxiriorik osagaien artean, eta ez da bereizita zerbitzatzen. Dena batera aurkezten da eta oso eztitsua da.