Porruen tatin tarta 40’-54’ 6 Bilatu errezeta hau eta beste batzuk gure webgunean • 1 hostore xafla • 5-6 porru • 50 ml sagardo ozpin • Koilarakada bat OOBE (15 ml) • Koilarakadatxo bat ezti • Limoi ezkaia • Gatza eta piperbeltz eho berria Porruak garbitu eta xerra loditan moztuko ditugu. Zartagin batean edo labean erabiltzeko ontzi biribil batean, olioa eta ozpina nahastu, eta minutu batez loditzen utziko ditugu, sutan ipinita. Ondoren, eztia eta ezkaia gehitu, eta mardul geratu arte berotuko dugu. Porru-takoak ipini eta gatzez eta piperbeltzez onduko dugu. Labea aldez aurretik 180ºC gradutara berotu ondoren, erretilua sartuko dugu eta 20 minutuz edukiko dugu porruak samurrak eta gorrituta geratu arte. Labetik aterako dugu erretilua, eta hostorearekin estaliko ditugu porruak. Ziztatu eta ebaki txiki zenbait egingo ditugu, lurruna irten dadin. Labean erreko ditugu 200º C gradutara, 15 minutu inguruz, hostorea gorritu eta betegarria alde guztietatik borborka hasi arte. Tarta aterako dugu, kontu handiz biratuko dugu plater batekin. Apaingarri gisa limoi ezkai freskoa ipiniko dugu Porruen tatin tarta 15’ 4