Iberiar sekretuz, perretxikoz eta kalabazaz ondutako arroza 1 h 4 BOLADAN DAGO BETI PREST ZURE IZOZKAILUAN 3 minututan prestatzen da mikrouhin labean, zartaginean edo eltzean. Arroza berdurekin eta arroz beltza Berotu eta prest (aire frijigailuan ere bai). A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C • 1,5-2 litro salda (urez eta 300 g kalabazaz egina) • 320 g arroz • 200 g kalabaza garbi • 200 g iberiar sekretu • 1 porru • 2 baratxuri atal • 3 g piperrauts • 200 g perretxiko (askotarikoak) • 1 tomate (birrindua) • 2 koilarakada oliba olio • 2 g azafrai • Gatza Egosi 300 g kalabaza (zatikatuta) uretan, gatza gehituta, 15 minutuz. Birrindu eta gorde geroko. Salda lodia geratuko da. Eltze batean, bota pare bat koilarakada oliba olio eta kozinatu porrua gatz pittin batekin, erabat karamelututa geratu arte. Gehitu tomatea eta baratxuri birrindua eta kozinatu su geldoan, frijituta egon arte. Gehitu 200 g kalabaza lauki txikitan, perretxikoak eta sekretuaren zatia, eta gorritu. Gorde sekretuaren xerra finak azkenerako. Bota arroza, piperrautsa, gordetako salda eta azafraia. Ukitu min bat gustuko baduzu, piperbeltz eho pixka bat edo kaiena bat gehitu dezakezu. Egosi arrozaren zorroan adierazitako minutuak edo zure gustura egon arte. Gehitu gatza, beharrezkoa bada. Plantxan, eman frijitu arin bat gordetako sekretuei, eta jarri arroz bukatu berriaren gainean, beroarekin kozinatzen bukatzeko. Gehitu perretxiko salteatu batzuk gainetik. Iberiar sekretuz, perretxikoz eta kalabazaz ondutako arroza 1 h 4