2025 honetan beste urrats bat emango dugu. Zazpi urte egin ditugu gure “Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko 10 Konpromisoak” gidari eta oinarri ditugula, eta garaia da hurrengo urratsak zurekin batera zehazteko. 2018. urtetik, 8.000 lagunen parte-hartzeari esker, 30 ekintza eraldatzaile bultzatu ditugu, eta horien bidez pertsonekiko, ingurumenarekiko eta planetarekiko arduratsuagoa eta konprometituagoa den eredu batera hurbildu gara. Orain, bidea egiten hasi gara “EROSKI 2030 Konpromisoak” zehazteko, eta bide hori zurekin batera egin nahi dugu. Hilaren erdi aldera, kontsulta ireki bat helaraziko diegu gure langileei, frankiziatuei, hornitzaileei, bezeroei, adituei, hedabideei eta entitate sozialei. Inkesta horren bidez emango diegu forma entzuketaren lehen fasean –2024an egin zen– identifikatutako 5 esparru nagusiei, horietatik abiatuta hasiko baikara zehazten datozen “EROSKI 2030 Konpromisoak”. Bost ardatz hauen gainean eraikiko ditugu “EROSKI 2030 Konpromisoak”: 1. Kalitatezko produktuak, seguruak, osasungarriak eta prezio onean. 2. Hornitzaile txikiei, tokiko ekonomiari eta ongizate sozialari laguntza eta babesa ematea. 3. Lan baldintza onak, ongizatea eta aukera berdintasuna. 4. Ingurumenaren jasangarritasuna: hondakin gutxiago, ontzi arduratsuak eta garraio garbiagoa. 5. Entzuketa aktiboa eta berrikuntza, bezeroen beharrizanei hobeto erantzuteko. EROSKIn uste dugu jendeari entzutea dela eraikitzen hasteko bide egokia. Zure parte-hartzea funtsezkoa eta ezinbestekoa da gure helburuak zehazteko. Zertan datza? Sei galderako inkesta azkar bat izango da (bi minutu baino gutxiago). Galdetegi horretan, datozen bost urteetan EROSKIren norabidea zehaztu beharko luketen lehentasunak adierazi ahal izango dituzu. Data nagusiak Irailaren 18a Bezeroek, hedabideek eta entitate sozialek parte hartzeko epea zabalduko da. Urriaren 1era arte Elikagaiak Alferrik Galtzearen Aurkako Astea ZUREKIN DISEINATUKO DUGU ETORKIZUNA Parte hartzeko prozesu bat zabaldu dugu EROSKIren hurrengo bost urteetarako konpromisoak zehazteko. EROSKI aitzindari izan zen bere markan Nutri-Score ezartzen. 2019an izan zen hori, “Osasunaren eta Jasangarritasunaren aldeko 10 Konpromisoen” baitan. Animatu parte hartzera! Albisteak Elikagaiak Alferrik Galtzearen Aurkako Astea Aurten, Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako AECOC Astea irailaren 22tik 29ra egingo da, goiburu honekin: “Elikadura ez da alferrik galtzekoa, goza ezazu!” Aste horrek zortzigarren ekitaldia du aurten, eta beste behin, EROSKIn bat egingo dugu ekimenarekin, elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzen jarraitzeko eta janaria ez alferrik galtzeko ekintza jakinen bidez. Jarraitu gure eguneratzeak sareetan eta bat egin aldaketarekin!