Zure zerrenda, beti zurekin Aurreztu denbora online erosiz Planifikatu eta aurreztu IKUSI LIBURUXKA Eroso-eroso egin dezakezu zure erosketa online, zauden lekuan zaudela eta edozein ordutan. Erosketa entregatzeko hainbat aukera daude. Baliatu ondoen datorkizuna eta gozatu abantaila guztiez. Eskaintza bereziak ‘online’ Beherapenak, bidalketa gastuak doan, BEZ gabeko egunak milaka produktutan... Aukera ugari duzu. Hilero flash eskaintzak merkaturatzen ditugu prezio ezin hobeekin elektronikan, etxeko eta atsedeneko produktuetan, eta askoz gehiago. Produktu freskoak zuk nahi dituzun eran Oharrak jar ditzakezu produktua nola nahi duzun adierazteko, eta guk horrela prestatuko dugu. Katalogo zabala eta askotarikoa Elikadura, elektronika, eskolako materiala, etxetresna elektrikoak... Esploratu menua edo bilatu interesatzen zaizuna bilatzailearen bidez. Etxez etxeko banaketa Aukera dago data eta ordutegi tartea erreserbatzeko, eskaera hobekien datorkizunean jasotzeko. Erosketa doan jasotzeko 80 puntu baino gehiago Hainbat kanal dituzu aukeratzeko. Zure erosketa prest izango da lau ordu baino gutxiagoan: Oinez jaso dezakezu dendan. Autoan jaso dezakezu eskaera. Kutxatila adimendunak eskura daude hainbat zentrotan. Erosketa esperientzia azkarra eta intuitiboa da Webguneak hainbat tresna ditu erosketa azkar egiten laguntzeko: Aurrez, dendan edo online erosi dituzun produktuen atal bat. Zure azken eskaerak. Eta aukera dago erosketen zerrendak sortzeko eta gordetzeko , erraz berrerabiltzeko moduan. Antolatu eta kudeatu zure erosketa EROSKiren app-aren eta webgunearen bidez. Sortu eta editatu zure erosketa zerrenda. Gehitu produktuak zuzenean katalogotik. Kontsultatu prezioak eta produktuak eskuragarri dauden ala ez. Partekatu zerrenda familiarekin edo pisukideekin. Gainera, zure zerrendako produktuekin lotutako eskaintza eta sustapenen alertak jasoko dituzu. Zure erosketa antolatzeak denbora ez ezik dirua aurrezten ere lagunduko dizu. Kontsultatu asteko eskaintzak app-aren bidez edo liburuxka digitalaren bidez. Erabili zure deskontu txartelak zuzenean kutxan edo mugikorretik. Gainera, pertsonalizatuak dira! Eskaneatu liburuxkaren QR kodea sustapen berezietan eta merkeago dauden produktuen errezetetan sartzeko. Aholkua: antolatu zure asteko menuak dendara joan aurretik. Modu horretara, ez duzu itsumustuko erosketarik egingo eta hobeto aprobetxatuko dituzu sustapenak.