Pinazi gozoa Azalore xerra batata purearekin eta dilistekin 40’ 4 0,89 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Bila itzazu osagaiak EROSKIn A B D E C NUTRI-SCORE B Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %12 240 %10 0,57g GATZA %10 9,39g AZUKREAK %6 1,30g gantz saturatuak %12 8,74g GANTZA Azalore xerrak prestatzeko: • Azalore handi bat • Koilarakada bat OOBE • 1 g gatz eta 2 g piperbeltz beltz Batata purea prestatzeko: • 2 batata ertain • Koilarakadatxo bat OOBE • 1 g intxaur muskatu • Gatza Dilistak prestatzeko: • 200 g dilista egosi • Tipula erdi bat • Porru bat • Koilarakadatxo bat OOBE • 2 g kumino (ehoa) Apaintzeko: • Koilarakada bat pinazi txigortu • Martorri freskoa (hosto batzuk) Ebaki azalorea zerrenda loditan (2 cm ingurukoak), xerrak egiteko. Gorde geroko azalorearen gainerako kimuak beste prestaketa baterako. Jarri xerrak labeko erretilu batean paper begetalarekin. Blaitu olio, gatz eta piperbeltz nahasketa batekin. Erre labean 200 ºC-ra 25-30 minutu, denboraren erdia igarotakoan buelta emanda. Gorrituta eta samur egon behar dute. Zuritu batatak eta ebaki zati txikitan. Egosi lurrunetan edo eduki irakiten oso samur egon arte (15-20 minutu). Birrindu sardexka batekin edo irabiagailuarekin, gehitu oliba olioa, intxaur muskatua eta gatz pixka bat, pure leun bat egin arte. Gorde geroko. Ebaki fin-fin tipula eta porrua. Sueztitu zartagin batean olioarekin, su ertainean, bigun egon arte. Gehitu dilista egosiak, kuminoa eta gatz pittin bat. Berotu dena batera 5 minutu, etengabe eraginez. Gorde geroko. Platera prestatzeko, jarri oinarrian batata purea, gainean azalore xerra, eta lagundu dilista koilarakada pare batekin. Apaintzeko, ipini pinazi txigortuak eta martorri freskoa. Azalore xerra batata purearekin eta dilistekin 40’ 4 Pinazi gozoa Erromatarrek afrodisiakotzat hartzen zuten. Erdi Aroan sendagai bizigarriak prestatzeko erabiltzen zuten eta nobleen sukaldeetan ospearen adierazgarria zen. Pinaziaz ari gara. Gaur egun, plater gazietan zein gozoetan erabiltzen da hazi hori. #elikatupentsatzenduzuna