Gantz osasungarriak B taldeko bitaminak Oinarrizko mineralak Funtzionamendu kognitibo egokirako onuragarri diren elikagaiak Eman nahi duzu izena, doan, nutriplato® komunitatean? Nestlé mintzo da -erako Gantz osasungarriak Gantz horiek, kasu batzutan, arrain urdinetan daude, eta animalia jatorrikoak dira, eta, beste kasu batzutan, fruitu lehor eta hazietan eta oliba olioan daude, eta landare jatorrikoak dira. Gantz asegabeak dira, eta onuragarri dira, besteak beste, garunaren eta ikusmenaren funtzionamendu egokirako. EMAN NAHI DUZU IZENA, DOAN, NUTRIPLATO® KOMUNITATEAN? Zure haurrek 3 eta 12 urte artean badituzte, erabat DOAN eman dezakezu izena NUTRIPLATO® programan, hemen: https://www.nutriplatonestle.es/comunidad-nutriplato GAINERA, ETXEKO TXIKIENENTZAT BIZIMODU OSASUNGARRIA EGITEKO AHOLKUAK ETA NUTRIZIO GOMENDIOAK ERE JASOKO DITUZU DOAN Oinarrizko mineralak Burdina, magnesioa eta zinka funtsezkoak dira garapenerako; izan ere, lagungarri dira funtzio kognitibo eta psikologiko normalerako. Horrez gain, nekea gutxitzen laguntzen dute, eta horrek hobetu egiten du errendimendu intelektuala. Elikagai hauetan daude: Burdina: arrain zuria eta urdina, haragia, lekaleak eta osoko zerealak. Magnesioa: osoko zerealak, arrautzak, arrain urdinak eta itsaskiak. Zinka: berdurak (brokolia, espinakak), fruitu lehorrak, haziak, lekaleak eta itsaskiak. B taldeko bitaminak Hainbat funtzio betetzen dituzte: garunaren funtzioa laguntzen dute, nekea murrizten dute eta errendimendu intelektuala hobetzen dute. Esnekietan, haragietan, arrainetan eta arrautzetan daude, baita lekaleetan, zerealetan eta fruitu lehorretan ere.