OLIOA ESPRAIAN Ondu, kozinatu eta aurreztu EROSKI OGIAK Proteina eta zaporea opiltxo bakoitzean O liba olioa kontsumitzeko gomendioa da egunean 3-4 zopa koilarakada hartzea (30-40 ml inguru), baina frijituak, salteatuak eta ongailuak kontuan hartuta, erraza da hori baino gehiago hartzea konturatu gabe. EROSKI oliba olio estraren esprai berria, 200 ml-koa, Espainiako jatorrikoa eta maila gorenekoa da. Kalitate eta zapore handia izateaz gain, aukera emango dizu erabiltzen duzun olio kopurua erraz dosifikatzeko. Modua besterik ez duzu aukeratu behar: esprai fina entsaladetarako, txorrotada gisatuetarako eta tantaka airfryer- eko prestaketetarako. Horrela, ihinztatze bakoitza kontrolatuko duzu, gehiegizkorik erabili gabe. Gogoratu oliba olio birjina estrak E bitamina asko duela eta zure dietan funtsezkoa den koipe osasungarria ere baduela. A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE B EROSKI EDARI BEGETALAK Zure beharretara egokitzen den zaporea EROSKIn Ogi gozo-gozo bat eta nutrizio kalitate onekoa nahi baduzu, hemen duzu +PROTEINA EROSKI opiltxo proteikoa. Txapatatxo bakoitzaren %20 proteina da, 10 gramo proteina da hori, eta, beraz, lagungarri da gihar masari eusteko. Gainera, zuntz asko du, eta horrek elikatu egiten du hesteetako mikrobiota. Gozatu poltsatik atera berritan duen testura leuna, edo txigorgailuan ukitu bat emanez gero hartzen duen testura kurruskaria. Gainera, banakako formatua duenez, ezin hobea da edozein otordutarako.