Denbora eta espazioa aurreztuko duzu, eta, gainera, ez duzu janaria alferrik botako edo lehendik daukazuna erosiko. Dena da abantaila! Hozkailua eta janari biltegia antolatuta Zure hozkailua antolatzeko trikimailuak Janari biltegia antolatzeko trikimailuak 4 Mikrozuntzezko zapiak Xaboia ezkatatan Etxeko erremedioen oinarrizko bat. Oso ona da arropa garbigarri gisa, batez ere larruazal sentibera dutenentzat; era berean, erabilgarria da zoru delikatuak garbitzeko edo arropa eskuz garbitzeko. Tip-a: nahastu koilarakadatxo bat ur beroarekin eta amoniakoarekin garbigarri leun, eraginkor eta erabilera anitzekoa sortzeko. Hautsa, koipea eta ura xurgatzen dute erraz-erraz, produktu kimikorik gabe. Ezin hobeak dira bai lehorrean eta bai hezean, eta behin eta berriro berrerabil daitezke. 3 Atean, edariak eta saltsak; erdian, esnekiak; behean, haragiak eta arrainak; eta kaxoietan, frutak eta berdurak. Aplikatu FIFO araua (First In, First Out): zaharrena, beti aurrean. Horrela, ez zaizu janaririk iraungiko konturatu gabe. Pasatu zapi bat ozpin zuriarekin astean behin: garbitu eta desinfektatu egiten du. Ez utzi inoiz usainik sortzen. Antolatu janari motaren arabera: zerealak, kontserbak, pastak, gailetak, etab. Eta hobe begien bistan badaude! Erabili kristalezko ontziak edo etiketatutako kaxak lekaleak, arroza, fruitu lehorrak eta abar gordetzeko. Ordena eta kontrol handiagoa! Hilean behin, berrikusi iraungitze datak eta jarri aurrean data hori hurbilen dutenak. Egin inbentarioa supermerkatura joan aurretik: lekua eta dirua aurreztuko duzu eta ez duzu janaririk alferrik galduko.