N ahi gabeko bakardadea arazo sozial bat da, eta egunero eragiten die 65 urtetik gorako pertsonei. Familia harremanak gutxitzea, bikotekidea galtzea, erretiroa, harreman sozialak murriztea, muga fisikoak, egunerokoan nork bere kabuz moldatzeko ezintasuna... arrazoi horiek guztiak direla medio, kudeatzeko zailak diren egoeretan geratzen dira helduak, eta horrek gainkarga emozionala sortzen die. Elkarte hauei lagunduko diezu. G aliziako Alzheimer Federazioa ”Zaintza partekatuak” proiektuaren bidez, entitate honen helburua da Alzheimerra edo bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien zaintzaz arduratzen direnen bizitza kalitatea hobetzea. Esperantzaren Telefonoa Nazioarteko Elkartea ”Beti Gertu” proiektuak nahi gabeko bakardade egoeran dauden pertsonen bidelagun izatea du helburu; hala, telefono arreta ematen die pertsona horiei, bereziki 65 urtetik gorakoei. Sant Joan de Déu Palma ospitalea – Inca Erkidegoan, errehabilitazioan eta geriatrian erreferentziazkoak diren zentro hauek “T’Acompanyem” programa dute martxan. Ekimen horren bidez, familia edo gizarte egoera zaurgarrian dauden helduek, erietxean senda agiria jaso ondoren, etxean laguntza jasotzen jarraitzen dute, telefono arreta bidez, bakoitzaren beharretara egokitutako maiztasunarekin. Hilabete honetan, kutxatik igaro eta “Bai” esaten diguzunean, pertsona helduei laguntzen ariko zara, modu independentean bizitzen jarraitzeko beharrezkoa duten babes guztia izan dezaten, haiek baitira gure altxor preziatuena. LAGUNDU, HELDU BAKAR BAT ERE EZ DADIN BAKARRIK SENTITU elkartasuna