Zer ematen dizu? Legatz eta kuiatxo broxetak 20’ 4 0,99 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Bila itzazu osagaiak EROSKIn Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %7 134 %7 0,43g GATZA %2 1,39g AZUKREAK %5 1,02g gantz saturatuak %9 6,39g GANTZA • Kuiatxo bat • 400 g legatz • Baratxuri atal bat • Perrexila • Ezkai freskoa • Limoi bat • Oliba olioa • Gatza eta piperrautsa Ebaki kuiatxoa zentrimetro erdiko lodierako xerratan. Ebaki legatza kubo zabaletan, kuiatxo xerren altuera berean. Sartu broxeta txotxetan kuiatxoaren eta legatzaren hainbat xerra. Ebaki baratxuria, eta, bol batean, nahastu birrindutako perrexilarekin eta ezkai freskoarekin. Gehitu limoi zukua eta oliba olioa. Jarri broxetak labeko paperez estalitako erretilu batean. Pintzel batez, busti belarrez ondutako olioarekin eta eraman labera, 180 ºC-an, 20 minutu. Zerbitzatu eta zabaldu ongailu belardunaren beste pixka bat broxeten gainean, baita limoi birrina eta piperrauts ukitu bat ere. Legatz eta kuiatxo broxetak 20’ 4 Zer ematen dizu? Arrain zuria eta berdura dira osagai nagusiak, eta, beraz, koipe eta energia edukia ez da handia. Gainera, platerak kalitate oneko proteina, bitaminak eta mineralak ditu; hala nola, fosforoa, selenioa, B12 bitamina, azido folikoa eta kuiatxoaren C bitamina. #elikatupentsatzenduzuna